23. Korrika

Egunsentiagaz batera itzartu du Uribe Kosta 23. Korrikak

Erredakzioa 2024ko mar. 21a, 12:49

Uribe Kostako euskaltzale goiztiarrenek eman diote ondoetorria 23. Korrikari Lemoizen. Goizeko 05:30ak aldera jaso dute tokiko eskolako Amorraga Guraso Elkartekoek eta Andrakako Herri Kirol Taldekoek Maruri-Jatabetik zetorren lekukoa. Une horretatik aurrera, 44 kilometroan zehar, eskuz esku aldatuz joan da testigua, erandiogokokoek euskararen aldeko lasterketari agur esan arte, 09:50 inguruan.

Goizeko lehen ordutik, herriz herri egindako zuzeneko jarraipena:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun