'Batetik Bestera' proposamen eszeniko-musikala aurkeztuko dute Sopelan apirilaren 14an

Nahia Martinez Gondra 2024ko mar. 25a, 13:47
Josu Aginaga, Andres Letamendia eta Patricia Urrutia artistak. © BATETIK BESTERA

Batetik Bestera: Kontzertua haurrei eta familiei zuzendutako proposamen eszeniko-musikala da, Benetan Be Teatroaren eskutik. Bertan, musika, umorea, antzerkia eta poesia uztartzen dituzte artistek, betiere euskara hutsean. Ikuskizunak "migrazioen gainean hausnartzeko abiapuntu izan nahi du txorien migrazioen bitartez". Hala, abestiek ingurumenaren ezagutza, babesa eta maitasuna sustatzen dituzte elkartasuna, elkarbizitza eta kulturartekotasuna balorean jarriz. Sopelako Kurtzio kultur etxean egongo dira ikuskizuna aurkezten apirilaren 14an, arrastiko 18:00etan, eta Gorlizen uztailaren 28an.

Batetik Bestera antzezlanaren arrakastaren ostean 2022an, udaberriko migrazioagaz batera bueltatu dira sortzaileak, oraingoan kontzertu formatuan. Antzezlanaren sorkuntza prozesuan zehar, abesti sorta bat osatu zuten eta, hala, 2023ko udan, Patricia Urrutiak, Andres Letamendiak eta Josu Aginagak kanta sorta hori ondu eta abesti berriakaz osatu dute, Batetik Bestera diskoa sortuz. 

LANTALDEA

Patricia Urrutia: Hitzak, musika eta testua. Ahotsa eta biolina.
Josu Aginaga: Moldaketak. Gitarra, baxua eta koroak.
Andres Letamendia: Moldaketak eta ekoizpena. Bateria eta koroak.
Edu Berja: Argiztapen diseinua.
Rober Quintana: Diseinu grafikoa.
Maialen Magunagoitia: Bideoaren edizioa.
Esther Terradas: Komunikazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun