Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

EH Bilduk nazio ekitaldia antolatu du hauteskundeen kanpainari hasiera emateko, gaur, Algortako Telletxe plazan

Erredakzioa 2024ko api. 5a, 10:18

Aurten, apirilaren 21ean izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta alderdiek askotariko ekitaldiak iragarri dituzte egunotarako botoa eskuratzeko lasterketan. Gaur, barikuan, EH Bilduk nazio ekitaldia antolatu du hauteskundeen kanpainari hasiera emateko, Algortako Telletxe plazan, arrastiko 18:45ean. Bertan egongo dira Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigaia, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia eta Edurne Benito del Valle Bizkaiko zerrendako kidea.

Gaurkoaz gain, Uribe Kostan ere beste ekitaldi batzuk egingo ditu EH Bilduk:

  • Apirilak 12, Leioan.
  • Apirilak 14, Plentzian.
  • Apirilak 17, Erandion.
  • Apirilak 18, Sopelan.

Emanaldia, zuzenean:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun