Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak bere lokalak garbitzeko zerbitzua lizitaziora atera du

Erredakzioa 2024ko api. 15a, 11:50
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko bulegoak Sopelan daude, Urgituxeta plazaren ondoan. © UKZM

Mankomunitateak prozedura abiarazi du bere lokalak garbitzeko zerbitzua kontratatzeko. Lizitazioaren oinarrizko zenbatekoa 30.000 euroko izango da urtero, BEZ barne, eta Mankomunitatearen egoitza, ingurumen-hezkuntzako lokala, laguntza-helburuetarako etxebizitza bi eta Karabiazpiko aterpetxea erabiltzen denean garbitzean datza.

Mankomunitateko iturriek jakinarazi dutenez, kontratuak urtebeteko hasierako iraupena izango du, beste hiru urtez luzatzeko aukeragaz, ondoz ondoko hiru luzapenetan. Proposamena aurkezteko epea zabalik egongo da apirilaren 30era arte.

Informazio gehiago jarri dute eskuragarri, esteka honetan sakatuta edota Mankomunitatearen web orrialdeko kontratatzailearen profilean ere aurkitu daitezke lizitazioari buruzko datu gehiago. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun