Bueltan dira Mankomunitatearen Inguru Minguru tailerrak

Ander Zarraga 2024ko mai. 3a, 11:40

Tailerrak irekiak izango dira eta ez da aldez aurretik izena eman behar horietan parte hartzeko.

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak lau urtetik gorako umeei zuzendutako hainba tailer antolatuko ditu hurrengo hilabeteetan. Mankomunitateko zazpi udalerrietan emango diren tailer horien helburua izango da txikien artean ingurugiroarekiko errespetua sustatzea.

Tailerrak irekiak izango dira eta barikuetan egingo dituzte 17:00etatik 19:00etara. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, egitasmo honen helburua da txikienen artean baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea.

Hauek izango dira maiatzean eta ekainean birziklapenari eta berrerabilpenari buruz egingo dituzten tailerren zerrenda, data eta lekuakaz:

  • Istorio harri-garriak, maiatzaren 10ean, Sopelako Jauregizar plazan.
  • Poltsak kustomizatzea, maiatzaren 17an, Barrikako udaltxeko plazan.
  • Brodatuak, maiatzaren 24ean, Lemoizko Urizarreko eskolan (euria bada frontoian). Tailer hau 16:30etik 18:30era izango da.
  • Landareak ernatu, maiatzaren 31n, Plentziako Ontziola plazan.
  • Paperezko loreak, ekainaren 7an, Berangoko Moreaga plazan.
  • Tutu txoriak, ekainaren 14an Urdulizko Antsonekoa plazan.
  • Lore beirateak, ekainaren 21ean Sopelako Urgitxieta plazan.
  • Burruntziak, ekainaren 28an, Gorlizko Ibarreta plazan (euria bada, frontoian). 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun