Udal hauteskundeak 2015

Barrikako EAJk langabezia murrizteko eta lanpostuak sustatzeko politikak ezarri gura ditu

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 20a, 16:05

Roberto Muñoz Barrikako EAJren alkategaiak langabezia murrizteko eta "sektore guztiak" indartzeko politikak martxan jarri nahi dituela azaldu du. "Auzokideen proposamenak entzuteko eta, ahal den neurrian, euren arazoak konpontzeko komunikazio zuzen eta eraginkorra duen Udala nahi dut", adierazi du Muñozek. Esan duenez, gai horretan sakontzeko eta udal informazioa helarazteko teknologia berriak erabili nahi ditu.

Era berean, Enplegu eta Gizarte Gaien zinegotzigoa sortzea edota langabetuakaz zuzeneko harremana irekitzea dira Muñozen programaren punturik garrantzitsuenetakoak.

Lanpostuak eta ekonomia suspertzeko atalean, martxan jarri dute daborduko Barrika Elkar programa. Horregaz, Udalaren eta produkzio sektoreen arteko "harreman zuzena" lortu nahi dute. Horretarako, "sektore guztien" errepresentazioa izango duten foro bat sustatu nahi dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun