Uribe Kosta jaietan 2015

Abuztu hasieran, Santo Domingo jaiak Berangon

Iker Rincon Moreno 2015ko abu. 3a, 11:01
2010eko Santo Domingo jaiak Berangon. © Berangoko Albisteak.

Abuztua hasi bezain pronto, Santo Domingoko jaiei ekingo diete Berangon. Santa Ana auzoko festak amaitu dira, baina oraindino ere badago zer egiterik udalerri honetan gozatzen jarraitzeko. Abuztuaren 4an hasiko dituzte ospakizunak, eta abuztuaren 6ra arte iraungo dute. Hiru egun horietan, bertaratuko diren lagunek aukera izango dute hainbat jardueragaz gozatzeko, urtero legez. Martitzenean, abuztuaren 4an, mezagaz hasiko dituzte ospakizunak, 12:00etan. Ondoren, nagusientzako hamaiketakoa eta Simon Otxandategi dantza-taldearen ikuskizuna izango dira, elizaren ondoko landan. Arrastian, idi-probak, umeentzako ikuskizuna, pilota-partidak, eta hanburgesen banaketa izango dira, besteak beste. Hurrengo egun bietan, umeentzako jarduerak, mariatxiak, familientzako jolasak eta tortilla-txapelketa iragarri dituzte, beste hainbat jardueraren artean. Hiru egunetan, gainera, iluntzean erromeriakaz dantzatzeko aukera egongo da: Egan, Joselu Anaiak eta Xaiborregaz.

Egitaraua:

Abuztuak 4, martitzena

12:00 Meza.

13:00 Nagusientzako hamaiketakoa, eta Simon Otxandategiren dantza-erakustaldia.

19:00 Idi-probak.

19:00 Umeentzako pailazoen ikuskizuna.

19:30 Pilota-partidak.

20:00 Hanburgesen banaketa.

21:00 Simon Otxandategi abesbatza.

22:30 Erromeria, Egan taldeagaz.

Abuztuak 5, eguaztena

12:00-14:00 eta 17:00-20:00 Umeentzako jarduerak.

13:30 eta 14:30 Bits-festa.

18:00 Umeentzako kirol txapelketa, Kirolgunen.

19:30 Mariatxiak.

21:00 Oilasko pintxoen banaketa.

21:00 Erromeria, Joselu Anaiak taldeagaz.

Abuztuak 6, eguena

11:00 Tortilla-txapelketa.

13:00 Familientzako jolasak.

18:00 Gorritiren animaliakaz, ikuskizuna.

20:30 Xaiborregaz, diskofesta, eta txokolate-dastaketa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun