Kultura  Getxo 2015-09-24 17:00

Festa giroak hartuko du Areeta aste-akabu honetan

Festa giroak hartuko du Areeta aste-akabu honetan

Barikuan, hilaren 25ean, hasiko dira Areetako Mesedeetako jaiak, eta hiru egunez, adin guztientzako hamaika jarduera egongo dira aukeran. Eguerdiko 13:00etan adinekoentzako mokaduak eskainiko dituzte, Eskoletako plazan. 19:00etan, berriz, ofizialki emango diete hasiera ospakizunei, txupina jaurtiz eta pregoiaren irakurketagaz. Ostean, herrian kalejira egingo dute. 21:00etan umeentzako antzerkia izango da, eta ordu berean DJ Radio Vinilok ipiniko du musika, Adiskidetasun kalean. Amaitzeko, 22:30ean Bon Joviri gorazarre egingo diote Eskola plazan.

  Kultura  Sopela 2015-09-09 20:15

Euskal Jaia egingo dute Sopelan, aste akabuan

Euskal Jaia egingo dute Sopelan, aste akabuan

Aste akabu honetan egingo da ohiko Euskal Jaia Sopelan. Kontzertuak eta azokak izango dira, besteak beste, zapatuan eta domekan (irailaren 12an eta 13an). Egun bi bakarrik badira ere, askotariko ekitaldiak antolatu dituzte, berbarako: nekazaritzako eta artisautzako azokak.

  Kultura  Leioa 2015-09-09 17:30

Bihar hasiko dira Udondoko jaiak

Bihar hasiko dira Udondoko jaiak

Bihar, eguenean, abiatuko dituzte Udondoko festak, Tolentinoko San Nikolasen omenezkoak. Zapatura arte izango dira jaiak, zelanbait Ondiz ondoko auzoagaz bat ez egitearren. Urtero legez, adin denentzako festak prestatu ditu Udondoko jai-batzordeak. Halere, eguenean, batez ere nagusiei begirako jarduerak izango dira aukeran. Ekitaldiei dagokienez, badago zertaz gozatu: egueneko txupina, edo txikiteroen abestaldia; barikuan, Gure Ohiturak taldeak egingo duen dantzaldia, eta zapatuko ekimen andana. Azken egun horretan, ondo pasatzeko hamaika jarduera izango dira: antzinako auto eta motorren erakusketa, bertso-saioa, mus-txapelketa, umeen jolasak eta abar. Ohi den legez, Udondo gaztetxeak ere bere ekarpena egingo die jaiei, barikuan eta zapatuan.

  Kultura  Leioa 2015-09-08 18:20

Jaien bigarren asteari ekin dio gaur Ondizek

Jaien bigarren asteari ekin dio gaur Ondizek

Pasa den irailaren 4an hasi ziren Ondizko festak, ohiko txupinaren jaurtiketaz. Ordutik hona, jai-ekimen zaparradaren baitan, domekan Bizkaiko 55. Aurresku Txapelketa eta Ondizko VIII. Emakumezkoen Aurresku Txapelketak jokatu zituzten. Gizonezkoetan, txapel biak Leioan geratu ziren, Ander Navarro eta Josu Marcosen buruetan. Emakumezkoen atalean, Ibabe eta Iholdi Beristain portugaletearrek irabazi zituzten. Baina festak ez ziren domekan bukatu eta gaur, Andra Mariren egunean, jai giroari berrekin diote ondiztarrek. Domekara arte, hainbat jarduera izango da auzoan, berbarako, nagusientzako luntxa, idi-probak, bakailao txapelketa, kalejirak, txistulariak...

  Kultura  Erandio 2015-09-08 16:26

Barikuan hasiko dira Enekuriko jaiak

Barikuan hasiko dira Enekuriko jaiak

Dozena bat baino gehiago izaten dira, Erandion, auzotik auzora ospatzen diren jaiak. Abuztuaren amaieran, San Agustin festei eman zitzaien bukaera Altzagan, udalerriko nagusienak agian. Hala ere, geratzen direnak xumeagoak izan arren, meriturik ezin zaie kendu. Gauzak horrela, etzidamu, barikuan, hasi eta domekara arte, Enekuri auzo erandioztarrean (batzuk Bilbo dela esan arren) izango dira jaiak. Lutxana auzoak hartuko die erreleboa. Enekurin, ohi bezala, txupinak abiatuko ditu festak barikuan, 18:30ean, ondoren jolasak eta pottokak edukiko dituztela neska-mutilentzat. Ondoren, herri-parrillada eta disko-festa izango dira, azken hori Xaiborrek gidatuta.

  Kirolak  Leioa 2015-09-08 12:40

Protesta animalista deitu du biharko Esnatu Leioak

Protesta animalista deitu du biharko Esnatu Leioak

"Animaliak torturatzea ezin da jaia izan" goiburupean, elkarretaratzea deitu du biharko, eguaztena, Esnatu Leioa alderdiak. Kontzentrazioa Avanzadako bulebarrean egingo dute, 19:00etan, Ondizko jaietako idi-proba egiten den bitartean. Ez da lehenengo aldia Esnatu Leioak salaketa hori egiten duena. Pasa den abuztuan, Santimamiko idi-probetan eta San Bartolomeko asto-dematan el­karretaratze bana egin zuten, animaliei "tratu txarrak" eman zaizkiela arbuiatzeko. San Bartolomen, liskarrak izan ziren aldekoen eta kontrakoen artean. Animalistek Internet bidezko sinadura-bilketa ere hasi dute, udalerriko jaietan horrelako herri-kirolarik gehiago programa ez dezaten. Eskaera honakoei zuzendu diete: alkatea, Leioako Udala, Leioako PSE-EE eta Leioako Udal Prentsa Bulegoa.

  Kultura  Urduliz 2015-09-04 17:40

Bertsolariak ere izango dira bihar Urdulizko jaietan

Bertsolariak ere izango dira bihar Urdulizko jaietan

Ordu luze bat falta da Urdulizko eskubaloi taldeko mutilek pregoia irakurriz, txupina botaz eta Kakarraldoaren kalejiraz aurtengo jaietako bederatzi egunei hasiera emateko. Bertan, denetarik izango da. Egitarau ofiziala soilik irakurri duenak esan lezake ezetz, bertsolaririk ez dela egongo, baina erratuta dago. Izan ere, Iretargi kultur elkarteari esker, aurten ere, maila handiko bertsolariak izango dira bihar, zapatuan, Urdulizen bertso-desafioa egiteko asmoz. Unai Iturriaga durangarra eta Jon Maia zumaiarra 18:00etan irtengo dira bahitze mehatxuan dagoen Iretargi herriko tabernatik, bertsoazaleakaz batera ostatuz ostatu jarduteko.

  Kultura  Urduliz 2015-09-03 16:30

Bederatzi eguneko festak hasiko dira bihar Urdulizen

Bederatzi eguneko festak hasiko dira bihar Urdulizen

Irailean urduliztarren txanda heldu da; hala, hilaren 4an andramarien ospakizunak abiatuko dituzte, hilaren 13ra arte iraungo dutenak. Txupina jaurtiko dute barikuan, udaletxeko balkoitik, eta ordutik aurrera, udalerria jai giroan murgilduko da. Denbora tarte horretan, auzokideek zein parrandazaleek hamaika aukera izango dituzte egunak modu ezin hobean igarotzeko; ez da ezer faltako: kirol probak eta lehiaketak, bazkariak, kontzertuak, txapelketa gastronomikoak, umeentzako jolasak eta dantza ikuskizunak, besteak beste.

  Kultura  Erandio 2015-08-21 10:00

Oporrak erre aurretik, Altzagako jaiak datoz

Oporrak erre aurretik, Altzagako jaiak datoz

San Agustin jaiak ospatuko dira abuztuaren 26tik 30era; ia 100 jarduera egingo dituzte festetan. Erandioko Jai Batzordeari esker, altzagarrek adin denentzako festa-egitarau zabalaz gozatu ahal izango dute jaietan. Kuadrillen lehiaketa ardatz hartuta, ez dira faltako tradizioari lotuta egiten diren jarduerak, ezta gazteentzat zein neska-mutilentzat prestatutakoak ere. Berbarako, Erandio Skate elkarteak txikientzako lehenengo patin lasterketa abiatuko du abuztuaren 27an, 18:30ean. Handik ordu erdira, ostera, ekitaldi historikoa izango da, Erandioko Kirol Elkarteak bere mendeurrenaren gaineko liburua aurkeztuko du-eta. Amaitzeko, aukera zabala izango da jaiak euskaraz bizitzeko, esaterako, ohiko bertsoaldiagaz: Itxaso Paia, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Agin Laburu izango dira zapatuan.

  Kultura  Plentzia 2015-08-20 12:02

Antolintxu eta Madalentxu herrira bueltatuko dira etzi!

Antolintxu eta Madalentxu herrira bueltatuko dira etzi!

Plentziako udako azkeneko jaiak helduko dira Antolin Deunako ospakizunakaz. Abuztuaren 22tik irailaren 2ra bitartean, hiribildukoak alkandora urdinez jantziko dira Antolintxu eta Madalentxuri ondoetorria emateko, eta eurakaz batera, inguruak alaitzeko. Tarte horretan, Plentziako eta inguruetako bisitariek hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute: bazkariak, kontzertuak, dantzaldiak, txapelketa gastronomikoak, umeentzako jolasak, kirol lehiaketak, kantaldiak eta mozorro-lehiaketak, besteak beste. Irailaren 1ean, gainera, tradizio handiko eskualdeko nekazari eta abeltzainen azoka egingo dute, 09:00etatik aurrera. Azoka horrek CXXIII. edizioa beteko du aurten, eta horren ostean, euskal jantzien erakustaldia egingo dute, 12:00etan. Irailaren 2an, berriz, Antolin Deunako koktel-lehiaketaren ostean, Antolintxuri eta Madalentxuri agur esango diete.