Uribe Kosta jaietan 2016

Berangoko lehenengoak, Santa Anakoak!

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 22a, 12:30
Aurten ere Trikizio taldeak joko du Santa Ana auzoko jaietan. © TRIKIZIO.

Udaren erdian bete-betean gaudenean hasiko dira Berangoko Santa Anako jaiak, uztailaren 23an, zapatuan. Jai-giroak hilaren 26ra arte iraungo du, eta, bitartean, kontzertuak, erromeriak, kirol-jarduerak, txapelketak eta umeentzako jolasak egongo dira, besteak beste.

Egitaraua:

Uztailak 23, zapatua

  • 11:30  Txuma memoriala txirrindularitza memoriala. Antolatzailea: Berango Txirrindulari elkartea.

 

Uztailak 24, domeka

  • 11:00    Sokatira-txapelketa. Antolatzailea: Euskal Joko eta Kirol Federakundea.
  • 19:00 Tor Magoa, Berango Antzokian.
  • 20:00 Txokolate-edana.
  • 20:30-23:00 Gazteentzako disko-festa, mozorro-festa eta zozketa.
  • 23:30-04:00 Kontzertuak, Enkore eta Trikizio taldeakaz.

 

Uztailak 25, astelehena

  • 12:30-15:00 Umeentzako puzgarriak.
  • 18:00 Zaldi-probak. Antolatzailea: Torrekolanda Herri Kirol Taldea.
  • 18:30 Umeentzako herri-kirolak.
  • 19:30 Sardina-jana.
  • 21:00 Otxandategi abestaldearen emanaldia.
  • 23:30-01:00 Kontzertua, Luhartz taldeagaz.

 

Uztailak 26, martitzena

  • 12:00 Meza.
  • 13:00 Nagusientzako hamaiketakoa, eta Otxandategi Dantza Taldeko txikien ikuskizuna.
  • 18:00 Pilota-partidak, Nesken Gomazko Paleta Zirkuituaren barruan.
  • 19:00 Umeentzako berbena Pack-man dantza-taldeagaz.
  • 20:00 Oilasko-pintxoen banaketa.
  • 21:00 Gold Habana taldearen kontzertua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun