Egitaraua

Bakailao Egunagaz itxiko dituzte domekan Berangoko Santo Domingo jaiak

Ander Zarraga 2023ko abu. 3a, 09:00

Uztaileko Santa Ana jaien ostean, Berangoko jai nagusien txanda izango da abuztuaren 2tik 6ra bitartean. Aurtengo egitarauak aurreko urtekoak baino egun bat gehiago izango du eta bost egunean zehar ospatuko dituzte jaiak.

Lehen eguna kuadrillena izango da, abuztuaren 2an, eta bazkaria eta erromeria izango dituzte gozagai motorrak berotzen hasteko. Hortik aurrera, Berangoko Udalak beste hainbat ekintza antolatuko ditu Santo Domingo elizaren inguruan adin guztietako herritarrek ederto pasatzeko aukera izan dezaten. Besteak beste, Urrats erromeria, Modus Operandi edo El 28 LOVG —La Oreja de Van Gogh taldeari tributua— musika-taldeen kontzertuak egongo dira, eta umeentzako parkeak eta dantza erakustaldiak ere egingo dituzte, beste askoren artean.

Abuztuaren 6an, urteroko Bakailao Eguna egingo dute. Egun horretako lehiaketa egiteari utzi zioten arren, sortu berri den Berangoko jai-batzordeak txapelketa berreskuratzeko asmoa iragarri du aurten.

Abuztuak 2, eguaztena

  • Kuadrillen eguna
  • Egunean zehar Bazkaria eta erromeriak: Bidean eta Jaikide.

Abuztuak 3, eguena

  • 12:00 Zurezko jolasak.
  • 13:00-14:00  Apar-festa.
  • 17:00 Txupina eta kalejira (jai-gunetik hasita); jai-batzorde herrikoiak antolatuta.
  • 17:30 Sputnik familiarra, adin guztientzako eskalada.
  • 19:00 Bilbainadak: Bilbotarrak.
  • 19:00 Herri-kirolen erakustaldia eta desafioa, jai-batzorde herrikoiak antolatuta.
  • 21:00 Hanburgesa-jana.
  • 23:30  Erromeria: Urrats.

Abuztuak 4, barikua

  • 12:00  Meza.
  • 13:00 Hamaiketakoa aitite eta amamentzat, Otxandategi Dantza Taldeko umeen eskutik.
  • 17:00-20:00  Gazte-parkea, Berango-Merana ikastetxean.
  • 18:00 Sudurretik Ez elektrotxaranga, Sabino Aranatik, jai-batzorde herrikoiak antolatuta.
  • 18:30 Antzerki-familiarra, birziklatzeari buruzkoa: Traka Matraka.
  • 19:00 Pelota.
  • 19:30  Txokolate-edana.
  • 20:00 Otxandategi Dantza Taldea.
  • 22:30 Plater irekia (ekarri zure musika), jai-batzorde herrikoiak antolatuta.
  • 23:00 DJ frontoian, Frontoi Tabernaren eskutik.
  • 23:30 Kontzertua: Modus Operandi.
  • 01:30-04:30  Diskofesta.

Abuztuak 5, zapatua

  • 11:00  Binakako VIII. Pala Txapelketa.
  • 11:00 Haurrentzako jolasak frontoian, Frontoi Tabernaren eskutik.
  • 12:00-14:00  Haur-parkea, Berango-Merana ikastetxean.
  • 12:00 Herri-azoka eta Big Sound Boy elizako landan, jai-batzorde herrikoiak antolatuta.
  • 12:30  Berango Kantari, irteera Elexaldetik, eta ondoren, bazkaria.
  • 13:00  Leioako musika banda.
  • 17:00-20:00  Haur-parkea, Berango-Merana ikastetxean.
  • 18:00 Bingo musikatua.
  • 19:00 Txitxarrilloa, Galea.
  • 20:00  Idi probak.
  • 23:00 DJ frontoian, Frontoi Tabernaren eskutik.
  • 23:30 Kontzertua: El 28 LOVG, La Oreja de Van Gogh taldeari tributua.
  • 01:30-04:30  DJ.

Abuztuak 6, domeka

Bakailao Eguna

  • 11:00-14:00  Ur parkea.
  • 12:00 Herri kirolen erakustaldia.
  • 13:00 Bakailao txapelketarako lapikoen aurkezpena.
  • 16:00-18:00  Ur parkea.
  • 17:30 II. Mus txapelketa jai-batzorde herrikoiak antolatuta.
  • 18:00-21:00  60tik 90ko hamarkadetarako musika.
  • 19:00 Bakailao txapelketaren sarien banaketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun