UDAKO ARGAZKI-ZOZKETA
Partekatu gugaz zure udako argazkiak eta irabazi egundoko sariak!

Erredakzioa 2023 abu 23 Uribe Kosta

Urte osoan zehar itxaroten ari ginen momentua heldu da; hemen daude azkenean, udako oporrak! Hala, iritsi da unea gozatzeko hondartza zein mendiaz, bidaiez, udako jaiez, lagun eta familia arteko momentuez, eta buruan egiteke dituzun hamaika abenturez! Segur aski uda honetan biziko dituzun esperientzia ahaztezin horiek guztiak argazki ederrez izoztuko dituzu, eta horregatik, HIRUKAtik zozketa bat antolatu dugu zure argazkiak gugaz partekatzeko eta sari itzelak irabazteko aukera izan dezazun. Horrela, guztion artean, Uribe Kostako abenturazaleen eta jaizaleen uda irudikatu gura dugu! Animatuko zara? Argazkiak bidaltzeko epea irailaren 3a arte izango da. Informazio guztia hemen.