Ekonomia  Leioa 2017-02-22 15:49

Edozein eroslegaz negoziatzeko prest dago Vicrilako LAB

Edozein eroslegaz negoziatzeko prest dago Vicrilako LAB

Lamiakoko Vicrila beirategia hondotik ateratzeko asmoz, "trantsizio-fase baterako akordioa" hitzartzeko prest dagoela adierazi du LAB sindikatuak: "edozein balizko eroslegaz negoziatzeko gertu gaude, bat bera ere baztertu barik", langile-erakunde abertzaleak adierazi duenez.

  Ekonomia  Leioa 2016-12-26 21:45

Vicrilaren aldeko elkarretaratzea, bihar, Bizkaiko Zubian

Vicrilaren aldeko elkarretaratzea, bihar, Bizkaiko Zubian

Lamiakoko Vicrila beirategiaren egoera larria salatzeko asmoz, mobilizazioak egiten jarraitzen dute bertoko langileek. Besteak beste, martitzen honetan, abenduak 27, kontzentrazioa egingo dute Bizkaiko Zubian, Areetan, 11:00etatik aurrera; eta horren ostean, ibilaldia egingo dute lantegiraino.

  Ekonomia  Leioa 2016-12-12 12:27

Vicrila lantegia ez ixteko eskatu dute leioaztarrek

Vicrila lantegia ez ixteko eskatu dute leioaztarrek

Elkarretaratzea egin zuten atzo, Leioan, Vicrila lantegia ez ixteko eskatzeko. Nekazaritza-azoka izan zen bulebar inguruan, eta Vicrilako langileek mobilizazioa deitu zuten; ia 200 lagunek bat egin zuten langileakaz.

  Ekonomia  Leioa 2016-12-07 12:00

Vicrilaren aldeko elkarretaratzea, domekan, Leioan

Vicrilaren aldeko elkarretaratzea, domekan, Leioan

Domeka honetan, abenduaren 11n, Vicrila enpresaren egoera salatzeko kontzentrazioa egingo da Leioan, 13:00etan, beharginek deituta. Gogoratzea egun horretan Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka egingo dela Boulervard inguruan, urtero legez sasoi honetan.

  Ekonomia  Leioa 2016-11-24 10:22

Vicrilako langileek jendetza batu gura dute zapatuan, Bilboko manifestazioan

Vicrilako langileek jendetza batu gura dute zapatuan, Bilboko manifestazioan

Lamiakoko Vicrila beirategiaren egoera larria salatzeko asmoz, mobilizazioak egiten jarraitzen dute bertoko langileek. Besteak beste, zapatu honetan, azaroaren 26an, jendetza batu gura dute Bilboko kaleetan; 11:00etan manifestazioa egingo dute Moyua plazatik abiatuta, Arriaga antzokiraino.

  Ekonomia  Leioa 2016-11-21 17:38

Mobilizazioakaz jarraituko dute bihar Vicrilako langileek

Mobilizazioakaz jarraituko dute bihar Vicrilako langileek

Lamiakoko Vicrila beirategiaren egoera larria salatzeko asmoz, mobilizazioak egiten jarraitzen dute bertoko langileek. Besteak beste, martitzen honetan, azaroak 22, auto-karabana egingo dute inguruko herrietatik; goizeko 09:00etan abiatuko dira lantegitik. Zapatuan, ostera, jendetza batu gura dute Bilboko kaleetan; 11:00etan Moyua plazatik abiatuta, manifestazioa egingo dute Arriaga antzokiraino. "Aste-akabuan egitea erabaki genuen, langileok senideakaz batera parte hartu ahal izateko; bide batez, EAEn desindustrializazioa abiadura bizian ematen ari dela azaleratu gura dugu", adierazi du Iñaki Icaza Vicrilako langile-batzordeko presidenteak.

  Ekonomia  Leioa 2016-11-14 22:00

Vicrilako langileei elkartasuna eta babesa adierazi die Leioako Udalbatzak

Vicrilako langileei elkartasuna eta babesa adierazi die Leioako Udalbatzak

Gaur arrastian egindako ezohiko eta premiazko osoko bilkuran, Lamiakoko Vicrila lantegiko beharginen aldeko adierazpena onartu dute, aho batez, Leioako Udalbatza osatzen talde politiko denek; Alkatetzak proposatutako idatziari, babesa agertu diote EAJk, Esnatu Leioak, EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk. Besteak beste, Leioako Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio "akordio egokiak lortzeko helburua daukaten jarduera-prozeduretan parte hartzen jarraitzea, alde denen borondatea errespetatuz". Bitartean, bere eskumenen barruan, Vicrila kokatuta dagoen industria-zoruaren kalifikazioa ez aldatzeko konpromisoari eutsiko dio Udalak.

  Politika  Leioa 2016-11-13 16:11

Vicrilaren egoera dela eta, premiazko udal batzarra egingo dute bihar Leioan

Vicrilaren egoera dela eta, premiazko udal batzarra egingo dute bihar Leioan

Leioako Lamiako auzoan dagoen Vicrila lantegiaren lan- eta enplegu-egoeragatik eta hango langileek eskatutako laguntza instituzionalagatik, astelehen honetarako, azaroak 14, ezohiko eta premiazko osoko bilkura deitu du Mari Carmen Urbieta alkate leioaztarrak. Udal batzarra 17:30ean egingo dute, eta adierazpen instituzional bat onartzea espero dute.

  Ekonomia  Leioa 2016-11-07 10:35

Vicrilako langileek manifestazioa egingo dute bihar

Vicrilako langileek manifestazioa egingo dute bihar

Vicrilako langileek kolokan ikusten dute 125 urteko historia. Hartzekodunen konkurtsoan dago Lamiakoko beirategia, eta langile-batzordeak iragarri du mobilizazioak egingo dituztela Vicrilak (Vidrios y Cristales de Lamiaco) "etorkizun duin bat" izan dezan. Hala, martitzen honetan, azaroak 8, 10:00etan abiatuko dira lantegitik, 11:00etan Leioako udaletxera iristeko. Zuzeneko 300 lanpostu dauzka Vicrilak, eta beste horrenbeste zeharkakoak.