Uribe Kosta jaietan 2015

Zapatuan euren festa antolatuko dute Astrabuduko kuadrillek

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 27a, 19:00
Kuadrillak izaten dira Astrabuduko jaietako arima. © ASTRABUDUKO JAI BATZORDEA.

Auzoko jaiak abuztuaren 6ra arte hasiko ez badira ere, zapatu honetan, hilak 1, Astrabuduko gazte taldeek Ulpiano ate-joka dagoela gogoratuko dute, laugarren urtez Kuadrilla Eguna antolatuz. Gauzak horrela, Mendiguren plazak hartuko ditu neska-mutilentzako ekimenak, goizeko 11:00etatik gauera arte.

Egitaraua

11:00etan, txupina eta txosnaren zabalpena.

11:30ean, txikientzako tailerrak.

13:00etan, kalejira Trabudu dantzari taldeagaz.

13:30ean, dantza erakustaldia: Trabudu dantzari taldea eta Aragoiko Grupo de Danzantes de Gurrea de Gallego.

15:00etan, kuadrillen bazkaria. Txartelak Primera Linea tabernan har daitezke, 6 eurotan. Menua entsalada, paella eta postrea izango da. Euren janaria eroan gura dutenek aulkia eta mahaia gordetzeko aukera izango dute, txosnan bono-laguntza eskuratuz (2 euro).

17:00etan, kuadrilla nagusientzako probak.

20:00etan, Niko Hernandezen bakarrizketa.

21:30ean, The Sounds Factory disko-festa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun