Erandio tentsio handiko eremu izendatu ahalko dute

Ander Zarraga 2024ko ots. 21a, 11:16
Tenkatutako eremu izendatzeari esker, besteak beste, udalek alokairuen prezioa mugatuko ahalko dute. © ERANDIOKO UDALA

Eusko Jaurlaritzak tentsio handiko eremuak izendatzeko irizpideak malgutu ditu, eta, horri esker, hainbat udalerrik etxebizitzaren prezioa zorrotzago arautzeko aukera izango dute, tartean, Erandio eta EAEko hiru hiriburuak.

Iazko maiatzean Espainiako Gorteek Etxebizitza Legea onartu zuten, merkatua arautzeko eremuak izendatzeko aukera plazaratuz. Horri esker, besteak beste, kontratua amaitzen zaien maizterrek aparteko luzapena izan dezakete indarrean duten kontratuaren baldintza beretan eta maizter berrien kasuan alokairua aurreko kontratuaren parekoa izango da, urteko eguneratze klausula bategaz.

Aurreko abenduan, Eusko Jaurlaritzak udalerriak tentsiopeko eremu izendatzeko prozedura ere aurkeztu zuen. Horrek irizpide bi ezarri zituen ditu udalerriak tentsio handiko eremuak izendatzeko: 2017-2022 aldiko alokairuzko prezioen igoera % 17koa baino handiagoa izatea, KPI gehi hiru puntukoa, hain zuzen, eta etxebizitza-gastuen batez bestekoa diru-sarreren % 30a baino handiagoa izatea.

Hala ere, Jaurlaritzaren txostenak kontraesanak izan ditu, eta adibidez, Getxo, EAEko alokairu garestienetakoak izanda ere, zerrendatik kanpo geratu zen, errenta altuena duen udalerrietako bat baita. Horrez gain, eskualdean Berango eta Urduliz osorik izendatu zituzten tentsiopeko eremu eta Leioa eta Erandio partzialki.

Orain, Etxebizitzaren Euskal Behatokiak udalerriak osorik aztertu ditu eta ondorioztatu du hainbat udalerri osorik tentsio handiko eremu izendatu ahalko direla. Atzo argitaratu zuten txostenaren arabera, udalerri osoaren analisia egiteak aukera ematen du tentsio eremu partzial gisa sailkatutako udalerri batzuk tentsio eremu oso gisa sailkatzeko. Horri esker, besteak beste, Erandio, Donostia, Bilbo, Gernika-Lumo Tolosa edo Erandio tentsio handiko eremu bezala sailkatu ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun