HIRUKA zaku bete opari joango da Kanpomartxoren 30. urteurrenera

Ander Zarraga 2024ko api. 24a, 12:45

Apirilaren 28an, Kanpomartxoren 30. jaialdia egingo du Berbotsek Faoeta auzo erandioztarreko baselizan. Erandiotik Lemoizera, euskara hutsezko komunikabide bakarra den heinean, HIRUKA ere bertan izango da eskualdeko euskaltzaleakaz harremana sendotzeko. Gainera, opari eta eskaintza bereziak izango ditugu gure standera hurbiltzen direnentzako.

Oraindino ez zarela HIRUKA Laguna eta zalantzan zaudela? Ez galdu aukera, apirilaren 28an, HIRUKA Kanpomartxon izango da eskaintza ezin hobe bategaz: egun horretan bertan egin zaitez HIRUKA Lagun soilik 25 eurogatik urtean, jaso hilabetero aldizkaria etxean, parte hartu gure zozketa berezietan eta izan lehena aldizkaria digitalean irakurtzen. Gainera, egun horretan bakarrik, HIRUKA Lagun egiten direnek hainbat opari ere jasoko dituzte: sarrerak, liburuak...

Ez zaitugula konbentzitu? Ba etorri eta frogatu zortea egun horretan egingo ditugun zozketa berezietan: Karpin Faunako animaliak ezagutzeko sarrerak, eskalatu dohainik Sputnik Climbing zentroan eta jaso Errigorako kutxa ederrak. Parte hartzea ezin errazagoa izango da, HIRUKAn irakurtzea gustatuko litzaizukeena bakarrik jakinarazi beharko diguzulako. Halaber, egun horretan HIRUKA Lagun egiten direnek aukera bikoitza izango dute zozketetan.

Animatu eta etorri gu ezagutzera.

Prentsa euskaraz, pentsa euskaraz!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun