Kultur Leioaren eskutik, Guda Dantza taldea kontzertuan ikusteko aukera izango dute HIRUKA lagunek.
Kontzertu honetan, zenbait hilabetetan zehar egin duten lanaren emaitza ezagutzeko aukera izango dugu, kanta berrien eskutik. Horien artean, Nekaturik aipatu behar da, funky erritmo dantzagarrien aldeko eginiko apustua erakusten duena.
Ez galdu aukera eta parte har ezazu!
Zozketan parte hartu gura baduzu, urtarrilaren 5a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.
Bata zein bestea, biak ala biak… Elkarri kontu-kontari eta, aldi berean, kontraesanak; gaur egun, edozer esanda ere, eztabaida dantzan dago (Me Too mugimendua, aldaketa klimatikoa, amatasun subrogatua…), baina non eta nola eztabaidatzen den beste kontu bat da. Gizarte honen arauak konplexuak dira oso. Nork esan dezake zerbait? Noiz? Nori? Eta zer tenoretan? Areago, ustez adierazpen-askatasuna nagusi den guneetan, jada zenbait gauza ezin dira aipatu ere egin. Egunero erabili ohi ditugun hitz arruntetatik hasita, galdera existentzialetaraino eta, zer esanik ez, familiarteko sekretuak baldin badira.
Txalo produkzioen antzezlan hau ikusteko sarrera bikoitza irabazteko aukera ematen dizugu, Muxikebarriren eskutik otsailak 11n, arratsaldeko 19:30an.
Zozketan parte hartu gura baduzu, urtarrilaren 5a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.
Karrantza Haranean, naturaren erdian, panterak, katamotzak, oreinak, kanguruak eta guanakoak zelatan daude zure zain. Zentro hori bisitatu gura duzu? Sarrera bikoitzak ditugu zuretzako!
Zozketan parte hartu gura baduzu, otsailaren 12a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.
Ibaizabal argitaletxearen eskumenez, 0 eta 5 urteko haurrentzako "Pixontzian" eta "Emozioak nonhai" liburuak gura dituzu? Bada, ez galdu aukera eta eman izena zozketa honetan!
Zozketan parte hartu gura baduzu, urtarrilaren 12a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.
Jon Mayak zuzenduta, Kukai konpainiaren ikuskizun paregabeaz gozatzeko sarrera bikoitzak ditugu zozkatzeko. Saioa Muxikebarrin izango da, otsailaren 19an, 19:00etatik aurrera.
Zozketan parte hartu gura baduzu, otsailaren 12a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.
BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.