Udal hauteskundeak 2015

Paula Amieva izango da GUK plataformako alkategaia

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 17a, 15:31
Paula Amieva GUKeko hautagaia.

Paula Amieva getxoztarra aukeratu dute GUK (Getxoko Udal Kandidatura) plataformaren hautagai nagusitzat. Podemos-Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU, EQUO eta Independienteak talde politikoek babestu dute plataforma hori. Amievak 28 urte ditu eta Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna da. Orian dela urtebete hasi zen gizarte mugimenduetan parte hartzen, "gure udalerriak aldaketa bat behar duela jabetzen naizelako egunero". Kandidatura horregaz "herriko egoera politikoa aldatu" gura dute.

Amievaz gainera, beste hainbat auzokidek aurkeztu zuten euren burua hautagaitzarako, eta bozketa bidez, Paula Amieva aukeratu zuten GUKeko zerrendaburu jarduteko.

Maiatzeko hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko 1.500 sinadura bildu behar dituzte; daborduko 2.000 baino gehiago jaso dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun