Uribe Kosta jaietan 2015

ETB1eko "KantuGiro" saioa abeslari bila dabil Itzubaltzetako jaietan lehiatzeko

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 29a, 13:30
Zuriñe Hidalgok eta Xabin Fernandezek gidatzen dute "KantuGiro" saioa. © EITB.

Lesaka, Hernani, Zornotza, Ordizia eta Arrigorriagan izan ostean... Zuriñe Hidalgok eta Xabin Fernandezek gidatzen duten "KantuGiro" saioa helduko da Itzubaltzeta/Romora. Auzo horretako jaietan murgilduta, Euskal Herriko karaokerik handiena jarriko dute Xake plazan, abuztuaren 7an, barikuagaz, 17:00etan. Saio horren antolatzaileek jakinarazi dutenez, Uribe Kostako abeslari eta saltsero bila dabiltza karaoke horretan parte hartzeko. Horretarako interesa dutenek, kantugiro@eitb.eus helbide elektronikora mezu bat bidali edo 626 181 417 telefono zenbakira deitu edota whatsapp-en bat bidali beharko dute. Irabazleak 200 euro jasotzeko aukera izango du. Nor izango da eskualdeko abeslaririk onena? Animatu!

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun