Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Itzubaltzeta gaztetxearen 11. urteurrena ospatzen hasiko dira bihar

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 24a, 15:25
Itzubaltzeta gaztetxea, artxiboko irudian.

Itzubaltzeta/Romoko gazteek Errekagane kaleko 1-5 zenbakiko eraikina bere egin zutenetik 11 urte igaro dira; 11 urte fabrika zahar hura ametsez eta kolorez betetzen, auzoa isiotzen eta "herritarren mesederako lan egiten". Eskualdeko gaztetxerik zaharrenetarikoa izanda, Itzubaltzeta gaztetxea erreferente bihurtu da egiteko horretan. 2004ko irailaren 30ean okupatu zuten eraikina, Ertzaintzak Santa Eugenia kalean zegoen gaztetxea hustu eta hiru egunera. Egun hori gogoratzeko eta 11 urteak ospatzeko urteurrena abiatuko dute bihar, barikuan.

Elektrotxaranga bategaz, herriko kaleak alaituko dituzte barikuan, baina egunik indartsuena hurrengo eguna izango da, hau da, zapatua. Egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako, eta goizeko 10:00etan hasi, eta goizaldeko ordu txikietara arte iraungo du. Tartean, truke-azoka, umeentzako jolasak, slackline-ikastaroa, batukada, bazkaria, skate-erakuskaldia, olinpiadak eta erromeria egongo dira auzoko gazte eta ez hain gazteen gozamenerako. Aurten, gainera, jarduerak hainbat lekutan egingo dituzte, Itzubaltzeta/Romo osoan presentzia handia izateko.

Egitarau hori osatzeko, auzoko pertsonen, taldeen eta elkarteen laguntza jaso du gazte asanbladak.

Egitaraua:

Irailak 25, barikua

  • 20:30 Txupinaren jaurtiketa.
  • 20:45 Elektrotxaranga, Santa Eugenia plazatik abiatuta.

Irailak 26, zapatua

  • 10:00-15:00 Truke-azoka (Erromotruk).
  • 11:30 Umeentzako jolasak eta buruhandiak, Kolas plazan (Itzubaltxiki).
  • 12:00 Slackline-ikastaroa, Santa Eugenia plazan.
  • 13:30 Batukada, Santa Eugenia plazatik.
  • 15:00 Gazte-bazkaria, Santa Eugenia plazan; txartelak 6 euroan salgai.
  • 16:30 Skate-erakusketaldia, Areetako skateparkean.
  • 18:00 Okupaolinpiada musikatua, Santa Eugenia plazan.
  • 21:00 Honat taldeagaz erromeria, Santa Eugenia plazan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun