Udalak 73 iradokizun jaso ditu Begoñako galerien harira

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 23a, 14:12
30 lagun inguruk parte hartu zuen atzo Begoñako galerietan egindako herritarren partaidetza ekitaldian. © Getxoko Udala.

Atzo arrastian Begoñako galerietan egindako herritarren partaidetza ekitaldian, 70 iradokizun baino gehiago jaso zirela jakinarazi du Getxoko Udalak. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu zuen Getxoko Udalagaz batera atzoko ekimena, inguru hori berpizteko proiektuari getxotarren ekarpenak biltzeko asmoz.

Ekitaldian 30 bat lagunek hartu zuten parte, elkarri eragiten. Ekimena ordu bi inguru iraun zuen eta EHUko ikerlarien azalpen bategaz hasi zen. Horiek partaidetza prozesuaren metodologia azaldu eta kontakizuna osatu zuten, inguruan eta Begoñako galerien eta testuinguruaren historiako atalakaz.

Azalpenen ondoren, hiritarren txanda iritsi zen. Beraien ekarpen edo proposamenak egin zituzten, orritxoetan idatziz, eta segidan orritxo horiek mapa batzuetan itsatsi zituzten, horrela galeriak Getxoko eta inguruko beste espazioakaz lotuz.

Atzokoan 73 proposamen jaso ziren, oso gai ezberdinei buruzkoak: eraikinaren egitura "erdibunker" itxurakoa aipatu zuen partaide batek; beste batzuek galerien izaera publikoari eusteko behar utziezina azpimarratu zuten; inguruko museo metropolitarrakaz ere erlazionatu zituzten galeriak eta baita Ezkerraldeagaz ere, Bizkaiko Zubiaren bitartez.

Jasotako informazioak oinarri bat osatzen lagunduko du, eta oinarri horregaz EHUko ikertzaileek proiektuaren jarduketa-eremua eta galeriak zabaltzeko mugak zehaztuko dituen mapa egingo dute.

Ekitaldi hau Begoñako galerien birmoldatze prozesuari lotuta dagoen partaidetza prozesuaren lehen pausoetako bat izan da.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun