Uribe Kosta jaietan 2016

Frankismoan hildako Felix Arnaiz gaztea omenduko dute bihar Itzubaltzetan

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 1a, 15:18
Instituzioek ez dute Felix Arnaiz Frankismoaren biktimatzat hartzen.

Felix Arnaiz Maeso "Lagun" 20 urteko gazte leioaztarra omenduko dute martitzen honetan, abuztuak 2, 12:30ean, Itzubaltzeta/Romon, bertako jaiak hasi eta ordu gutxira. 2011tik egiten duenez, jai-batzordeak Errekagane eta Ibaiondoko kale-kantoian gogoratuko du Arnaiz. Bertan hil zuen tiro batez gaztea Francoren garaiko Getxoko udaltzain batek, antzinako trenbidearen barreren inguruan. Aurten, 47 urte beteko dira ordutik.

1969ko abuztuaren 2an, kuadrillakoakaz zebilen Itzubaltzeta/Romoko jaietan leioaztarra, abesten eta txantxa-giroan. "Leza" izenordez ezaguna zen Getxoko alkateordea inguruan zen, eta txarto hartu omen zuen Arnaizen eta lagunen poztasuna, zoritxarrez. Berak udaltzainei deitu, eta giroa nahastu zen. Hainbat ordutan lekutik aldenduta ibili ostean, gazteak jaietara bueltatu ziren, eta orduan hiru tiro bota zizkieten udaltzainek. Tiroetako batek Felix hil zuen. Ez zuten ikerketarik egin.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun