Bosteko 2016 erakusketa ibiltaria Getxora iritsi da

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 2a, 12:03

Bosteko 2016 erakusketa ibiltaria Algortan ikusgai izango da hil honetan. Bihar, zapatua, hasi eta abenduaren 30era bitartean Torrene aretoan kokatuko da. Beste lau udalerri bisitatu ostean, Getxon amaituko da erakusketaren hemeretzigarren edizioa.

Hiru artistaren lanak erakutsiko dira, horien artean, Algortako Portu Zaharrean bizi izandako Laurita Silesena; haregaz batera aukeratu dituzte Leire Urbeltzen eta David Hornbacken lanak ere bai.

Aurten Deserriratuen bidaia izenburua ipini diote erakusketari: “jendeari helmuga barik ihes egitearen inguruko gogoeta eginaraztea da asmoa”, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Saileko arduradunen arabera, “horixe da-eta Europako mugetan pilatuta dauden errefuxiatuen egoera”. Ohi legez, arte garaikidearen hainbat diziplinatara hurreratuko gaitu Bostekok: paper gaineko collagea, bideoak eta argazkiak erabili dituzte egileek.

Ordutegia: eguazten eta bariku bitartean, 11:00-13:00 eta 17:00-20:00; zapatuetan, 12:00-14:00 eta 18:00-21:00; eta domeketan, 12:00-14:00. Abenduaren 24an, berriz, goizez itxita egongo da, baita 25ean ere, egun osoan.

Erlazionatuak

Leioa eta Algortatik igaroko da Bosteko 2016

Iker Rincon Moreno 2016 ira 06 Getxo   Leioa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun