Gazteok  Getxo 2017-04-19 10:45

Sutea izan da Itzubaltzeta gaztetxe zaharrean

Itzubaltzeta/Romoko Errekagane kalean dagoen eraikin zaharrak su hartu du gaur goizean. Getxoko Udaltzaingoa Itzubaltzeta gaztetxea zen gunera bertaratu da, eta, jakinarazi dutenez, bi lagun atera dituzte. Ondoren suhiltzaileak gerturatu dira garrak itzaltzera; eurek ere beste pertsona bat atera dute eraikinetik. Momentuz zauriturik ez dagoela informatu dute. 

Sutea izan da Itzubaltzeta gaztetxe zaharrean
© BOMBEROS BIZKAIA | Ikusi handiago | Argazki originala

Oraindik ez dute zehaztu zerk edo nork eragin duen sutea. Ezbeharraren ondorioz Metro Bilbaok zerbitzua eten du Aiboako eta Leioako metro-geltokien artean. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa