Umeek ere San Juan bezperako sua ospatu ahal izan dute Algortan

Ander Zarraga 2023ko eka. 26a, 10:57

Aurreko barikuan umeentzako eta familientzako hamaika ekintza egin zituzten Algortako San Nikolas plazan. Aurpegia margotzeko tailerrak, disko-festa, bertsolariak eta txokolatea izan zuten bertaratu ziren herritarrek. Bukatzeko, konjurua eta Urdiaingo San Juan Kantaita abestu zuten suaren inguruan. 

ALBE, Bizarra Lepoan, Egizu, Haria eten barik, Itxartu dantza taldea, Abian Kultur Elkartea, Etorkinen Plataforma Federazioa, San Nikolas Zabalik eta Koroa Biluzik taldeek antolatu dute, Getxoko Udalaren laguntzagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun