Itsasadarraren azpiko tunela egiteko lanak geldiaraztea eskatu dute Getxoko EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek

Iker Rincon Moreno 2023ko abe. 15a, 09:27
Proiektuaren planoak. © BFA

Aurreko egunean EH Bilduk egin bezala, Getxo eta Portugalete lotuko dituen itsasadarraren azpiko tunela eraikitzeko lanak geldiaraztea eskatu du Elkarrekin Podemosek ere. Talde moreak salatu duenez, gobernu-taldeak (EAJ-PSE), inguruko ikastetxeetako auzo-elkarteek eta IGEek ez bezala, ez ditu alegazio gisa utzi proiektuaren bilera teknikoetan partekatzen diren "kezkak", eta, beraz, "ezin dira formalki kontsultatu eta ez dakigu zer sartuko den azken proiektuan".

Bizkaiko Foru Aldundiak orain gutxi jakitera emandako ingurumen-inpaktuaren azterketaren emaitzen arabera, trafikoa % 33 handituko litzateke itsasadarraren azpiko tunelari esker, ibilgailu pribatuaren erabilera hauspotuz. Aldundiaren arabera, hori ez dator bat bere ingurumen planakaz. "Aldundiak berak egindako eta ezagutzen ditugun informazio berrietatik abiatuta, zentzuzkoena eta zuzenena itsasadarraren azpiko tunela ez egitea litzateke", adierazi du Xabier Benito Elkarrekin Podemosek Getxoko Udalean duen bozeramaileak.

Talde moreak proiektu horri buruzko hainbat galdera egin dizkio hilero egiten den Lurralde Batzordeari. "Errepide gehiago izateak ibilgailua gehiago erabiltzea ekarriko lukeela aurreikus zitekeen", adierazi du Benitok, eta salatu du gobernu-taldeak ez duela idatziz utzi talde teknikoek eta politikoek landu dutena. "Udal hau ez da arduratu bilera teknikoetan landu diren alegazioak idatziz uzteaz, eragindako ikastetxeetako auzo-elkarteek edo guraso-elkarteek egin duten lanetik oso urrun", azpimarratu du.

Elkarrekin Podemosek proposatu du, proiektua behin betiko onartzen bada, gutxienez, eta horrelako "obra faraoniko" baten inpaktuen ondorioak saihesteko, bereziki, airearen kalitateari eta zaratari dagokienez, Itzubaltzeta/Romoko eskolek eta institutuak osatzen duten eskola-ingurunean, obraren aurretik, bitartean eta ondoren, aire-neurgailuak instalatzea inguruan, obraren aurretik, bitartean eta ondoren aztertzeko. Proposamen hori 2024ko aurrekontuen zuzenketa gisa ere egin du talde moreak.

Era berean, Elkarrekin Podemosek bere kezka agertu du Getxotik hurbil dagoen berdegune bat galtzea, Artatza parkearen behealdea, hain zuzen. Izan ere, eraginari buruzko azterlanean jasotako informazioaren arabera, obrak Artatza parkearen zati handi bat hartuko du, eta Leioako eta Getxoko ikastetxeak inguratuko ditu Romo-Pinuetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun