"Xake" horma-irudia ordezkatuko duen mural berriari bide emateko lanak abiatuko dituzte laster

Iker Rincon Moreno 2024ko ots. 28a, 17:15
"Xake" horma-irudia, aldamioz inguratuta.

Ibaigane kaleko 3 eta 5 zenbakietako eraikinaren fatxadan, aldamioa muntatzen hasiko dira gaur, eguaztenean. Horren helburua da Areetako metro-geltokiaren ondoan dagoen Xake izeneko horma-irudia hartzen duen fatxada "horma-atal zuri" bihurtzea eta mural berri bat margotzea. Lan berria Miren Larrea mural-lehiaketaren bigarren deialdiko proposamenen artean aukeratutakoa izango da.

Getxoko Udalak higiezinaren jabeakaz sinatutako kolaborazio-hitzarmenari jarraituta, gaur egun ondoko plazari izen ez-ofiziala ematen dion Xake izeneko murala ordezkatzeko asmoz, fatxada "horma-atal zuri" bihurtzeko lanak abiatuko dituzte gaur. Horretarako, aldamioa muntatzen hasiko dute, ondoren, Miren Larrea mural-lehiaketan aukeratutako proposamenak gaur egungo irudia ordezkatzeko beharrak abiatzeko.

Udal-iturriek zabaldu dutenez, murala egiten hasi aurretik, gaur egun dagoen estaldura "konpondu eta berritu" egingo du, " azken pintura-geruzaren euskarri izango dena". Horretarako, ingurumena errespetatzen duten material jasangarriak erabiliko direla azpimarratu dute, "aire zabalean oso erresistenteak direnak eta zikintzeko joera txikia dutenak".

Aldamioa eta obrako edukiontzia muntatzeko, ibilgailuen aparkaleku batzuk eta aldamioak lorategian hartuko duen eremua okupatu beharko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun