23. Korrika

Euskarak txonbo egin du Algorta erdigunean Korrika txikiagaz batera!

Ander Zarraga · Nahia Martinez Gondra 2024ko mar. 14a, 13:23

23. Korrikako lehenengo eguna dugu gaur, martxoak 14, eta Getxoko Andra Maritik eta Algortatik Korrika txikiak atera dira egun eguzkitsu hau euskararen taupadez betetzeko. Zehazki, goizeko 09:30ean eta 11:00etan atera dira ume euskaltzaleak Andra Maritik eta Algortatik, hurrenez hurren. HIRUKA Algortako Korrikara batu da ere lehenengo urrats horien irudiak izozteko asmoz; argazki galerian ikusgai. Hala, gaurko 16:00etatik aurrera hiruka.eus webgunean zuzenean jarraitu ahalko da 23. Korrikaren ibilbidea, 11 egun hauek hurbiletik jarraitu ahal izateko. Ez galdu eta egin txonbo euskaran!

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun