23. Korrika

Badator Korrika Uribe Kostara!

Erredakzioa 2024ko mar. 13a, 12:45

Martxoaren 21ean, eguenean, igaroko da Korrikaren 23. edizioa Uribe Kostatik: Lemoizko Andrakatik sartuko da, eta Erandiogoikotik joan; ibilbidea eta ordutegiak, hemen daude ikusgai. Oraingo honetan, goizaldeko lehenengo orduan hartuko dute lemoiztarrek lekukoa, 05:24ak aldera, eta eskualdea alderik alde zeharkatuko du, 09:54ak ingurura arte. 23. Korrika gurera iritsi bitartean, Uribe Kostako AEKk eta euskalgintzako hainbat eragilek. Hona hemen egunotarako antolatutako ekintzak.

Korrika Kulturala 2024

Barrika

Martxoak 16, zapatua

  • 12:00 Petoak eta pankarta egiteko tailerra, futbol-zelaian.
  • 13:00 Herri-korrika, futbol-zelaitik frontoira.
  • 13:30 Txalaparta tailerra eta hamaiketakoa.

Berango

Martxoak 14, eguena

  • 16:30 Txupinazo pirata eta umeentzako jarduerak, Berango-Merana eskolan.

Martxoak 16, zapatua

  • 11:30 Bizikleta-martxa eta umeentzako ginkana, Moreagako parkean.

Martxoak 17, domeka

  • 12:00 Korrika ginkana musikatua, El Cordobes tabernatik hasita.
  • 13:30-15:00 Talo-jana, frontoian.
  • 15:00 Argazki-erraldoia, frontoian.

Martxoak 21, eguena

  • 07:09 Korrika helduko da Berangora, Sopelatik.
  • 07:45-09:00 Korrikalari guztientzako gosaria, frontoian.
  • 10:30 Korrika txikia, eskolan.

Erandio

Martxoak 15, barikua

  • 18:00 Aurkezpena, Erandiogoikoko Euskadi plazan.
  • 20:30 Mixerabliak, Euskadi plazan.

Martxoak 16, zapatua

  • 18:00 Gaur Argi erromeria, Astrabuduko Josu Murueta plazan.

Martxoak 17, domeka

  • 19:00 Baginaren bakarrizketak, Altzagako Merkatu Zaharrean.

Martxoak 22, barikua

  • 17:00 Papogorri ikuskizuna, Altzagako Merkatu Zaharrean.

Martxoak 23, zapatua

  • 18:00 Mavka' zinema familian, Altzagako Merkatu Zaharrean.

Getxo

Martxoak 13, eguaztena

  • 11:00 Korrika txikia, Itzubaltzeta/Romon.

Martxoak 14, eguena

  • 09:30 Korrika txikia, Andra Marin.
  • 11:00 Korrika txikia, Algortan.

Martxoak 15, barikua

  • 19:30 Bihar arte soilik, Muxikebarri Antzokian.
  • 19:30 Elektrotxufla, Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan.

Martxoak 16, zapatua

  • Korrika jaialdia, Bentan eta Kabian.

Martxoak 19, martitzena

  • 09:30 eta 11:00 Korrika abestien ibilbidea, Oier Garamendigaz, RKEn.
  • 17:30 Korrika abestien ibilbidea, Oier Garamendigaz, Muxikebarri Antzokian.

Martxoak 20, eguaztena

  • 18:00 Dantza trikibira, Itzubaltzeta/Romon zehar.

Martxoak 22, barikua

  • 21:00 Anonyme Popular, Muxikebarri Antzokian.

Gorliz-Plentzia

Martxoak 15, barikua

  • 17:00 Korrika koreografia, Korrikaraokea, musika, txokolate-jana, Gorlizko udaletxe plazan.
  • 19:00 Triki-jira, Iberrebarrira, Plentzia kantagunegaz.
  • 20:00 Lehian! erromeria.

Martxoak 21, eguena

  • 06:30 Korrikaren osteko gosaria, Plentzian.
  • 18:00 "Piztu! EmakumeOn energia" Eidabe, Plentziako Goñi Portal kultur etxean.
  • 19:00 "Si no sé euskara cómo puedo ayudar" berbaldia, Plentziako Goñi Portal kultur etxean.

Leioa

Martxoak 13, eguaztena

  • 10:15 Ispiluak, Dorleta Kortazarregaz, Leioako musika eskolako areto nagusian.
  • 19:00 Ispiluak, Dorleta Kortazarregaz, Kultur Leioan.

Martxoak 15, barikua

  • 10:00 Korrika txikia, Askartzatik.
  • 17:00 Zirkotailerra, Euskal Etxeen plazan.
  • 18:00 Leioako III. Pilota Topaketak, udaletxeko frontoian.
  • 19:00 Bizkarsoro filmaren proiekzioa, Kultur Leioan.

Lemoiz

Martxoak 17, domeka

  • 12:00 Oihaletxea dokumentala, Armintzako kultur etxean.
  • 13:00 KM informazioa eta tailerrak, Portuan.
  • 18:00 Ipuin musikatua, Armintzako kultur etxean.
  • 19:00 Txokolate-jana, Portuan.

Sopela

Martxoak 14, eguena

  • 19:00 Materiala salgai eta Bizkarsoro filmaren proiekzioa, Kurtzio kultur etxean.

Martxoak 21, eguena

  • 06:30 Gosari kolektiboa, udaletxean.
  • 19:00 Bertso-poteoa herritik, Etxahun Lekue eta Inazio Vidal bertsolariakaz.

Urduliz

Martxoak 15, barikua

  • 17:00 Materiala salgai, Antsonekoa plazan.
  • 17:30 Aurkezpen ekitaldia, Iratxo Gorria dantza-taldeagaz, Antsonekoa plazan.
  • 18:30 Gora Bihotzak Eidaberen eskutik, Antsonekoa plazan.
  • 20:00 Triki-poteoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun