Politika  Gorliz 2016-11-23 12:53

HAPOren Aurrerapena ikusgai dago daborduko Sertutxenan

Gorlizko Hiri-Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurrerapena ikusgai dago daborduko Sertutxena kultur etxean. Erakusketa datorren urtarrilaren 16ra arte egongo da ikusgai. Txostena idatzi duten Estudio K-ko kideak egongo dira eguenero, 18:00etatik 20:00etara bitartean, herritarrei azalpenak emateko. Horrez gainera, auzokideakaz tailerra egingo dute abenduaren 1ean.

HAPOren Aurrerapenak 5 alternatiba edo proposamen egiten ditu; hala, Sertutxenan aukera horiek guztiak azaltzen dituen kartoi-lumazko 12 kartel ikusi ahal izango dira.

Erakusketak ordutegi berezia izango du, erakusketa-aretoan bestelako jarduerak ere egingo baitituzte. Gainera, Plana jendarteratzeko eta Gorlizko elkarteen eta auzokideen iritziak eta iradokizunak jasotzeko tailerra egingo dute abenduaren 1ean, eguena, 17:00etatik 20:30era arte. Horretan parte hartu gura dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena.

Tailerrera joan ezin dutenek ere iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte, helbide elektroniko bidez edota udalerrian zehar kokatutako hainbat buzoien bitartez: udaletxea, Udaltzaingoa, Sertutxenan, Andra Mariko kontsultategia eta kiroldegia.

HAPOaren erakusketaren ordutegia:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa