Egitaraua

Badator mende erdi baino gehiago duen Sukalki Txapelketa

Ander Zarraga 2023ko abu. 16a, 09:00

Urezarantzako Sukalki Lehiaketa, artxiboko irudian. © GABI DE LA MAZA

Kiroldegiaren eta Okarantxuren artean banatuko dute Urezaratza jaietako programa Gorlizen. Jaiotako pizgarri nagusia lehiaketak badira ere, sukalki- eta tortilla-lehiaketak, karta-jokoa eta herri kirolak egiten baitituzte, giro ona da beti gailentzen dena. Aurten, 51. Sukalki Txapelketa egingo dute, tradizio handiko ekitaldi gastronomikoa Gorlizen. Aurreko urteetan bezala, ezin izango da egur-surik egin, eta Artebiondo estratatik sartu eta Txosnako estratatik irten beharko da sukaldarien esparrura.

Abuztuak 19, zapatua
Kiroldegian

  • 12:00 Puzgarriak.
  • 12:30 Aratz taldearen dantzaldia.
  • 13:00 Luntxa danontzat trikitiagaz girotuta.
  • 16:30 Umeentzako parkea.
  • 16:30 Tute txapelketa.
  • 17:30 Tortilla txapelketa
  • 20:30 Disko Gaua.
  • 22:30 Zezensuzkoa.

Abuztuak 20,domeka
Okarantxun

  • 10:00 LI. Sukalki Txapelketa.
  • 12:00 Trikitilariak.
  • 13:30 Lapikoen aurkezpena.
  • 17:00 Sukalki Txapelketaren sari-banaketa.
  • 18:00 Jolasak: zaku-lasterketak, aulkiena, txingak…
  • 22:30 Elektrotxaranga eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun