Bizkaiko eskola-txirrindulariek bat egingo dute domekan Berangon

Erredakzioa mai 08, 09:45 Berango

Bizkaiko txirrindularitza-eskolako kirolariak UdaberriKopa egitasmoan murgilduta daude joan den martxoaren 3tik, Markinan abiatutako lasterketan. Ordutik hainbat proba egin ostean, domekan, hilaren 12an, Berangon izango dute hitzordua, 10:30ean. Bertan arituko dira benjamin, hasiberri eta infantilak.

Sopelako duatloi txikian izena emateko epea irekita dago maiatzaren 29ra arte

Nahia Martinez Gondra mai 07, 13:41 Sopela

Hirubi eta Sopelako Udalak antolatuta, Sopelako 12. duatloia egingo dute udalerriko Udaletxeko plazan, ekainaren 1ean. Hori izango da irteera baita helmuga puntua ere. Guztia 350 partaidek hartu dezakete parte, ordutegi eta kategoria ezberdinetan banatuta, eta goizeko 10:00etan hasiko dira lehenengoak. Izen ematea irekita dago maiatzaren 29ra arte dota 350 lagunek izena eman arte, hemen.