Goiherri Sokatira Taldea, munduko txapeldun 23 urtez azpikoen mistoan

Ander Zarraga 2024ko ira. 9a, 08:38

Goherriko tiralariak kluben arteko sailean eskuratutako garaipena ospatzen. © EITB

Guztira bederatzi domina erdietsi dituzte euskal tiralariek aste-akabuan Mannheim (Alemania) hirian egin den Lur Gaineko Sokatirako Munduko Txapelketan. Dominetako bost kluben kategorian lortu dituzte, eta beste lau Euskal Selekzioagaz.

Kluben arteko lehiaketan, Goiherrik zilarrezko domina bi eskuratu zituen mundialeko lehen egunean: bata gizonezkoetan, 560 kiloetan, urrea lortu zuen Gaztedi taldearen aurka eta emakumezkoetan bestea, 23 urtez azpiko lehian, 500 kiloetan.

Erandioztarrentzako urrea bigarren egunean heldu zen, 23 urtez azpikoen 560 kiloko lehiaketa mistoan. Eguna ez zen ondo hasi, finalerdia eta finala galtzen hasi baitziren, baina azkenean, Ingalaterrako taldea menderatzea lortu zuten finalean. 

Zapatuan eta domekan, selekzioen txanda izan da eta, horretan ere, Euskal Selekzioko tiralariek oso emaitza onak lortu dituzte: urrea gizonezkoen 560 kiloko kategorian eta brontzeak 23 urtez azpiko neskenean, emakumezkoen 500 kiloko kategorian eta 23 urtez azpikoen mistoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun