ALBE GALA 17 bertsopaperak eskuan

Abenduaren 9an ospatuko da Getxoko Basalbo jatetxean 2017ko ALBE GALA. Aurtengoan, hala tokatzen baita, Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dira bertan. Sariak banatzeaz eta saritutako bertsoak kantatzeaz gain, beste hainbat osagai izango ditu ekitaldiak, besteak beste, dantza koreografia bat, eskolaren urteko ibilbidea iruditan eta bertsosaio oso erakargarri bat. Amaitzeko, ohiko legez, kopaua zerbitzatuko da. Informazio gehiago: http://www.albe.eus/berriak/749-albe-gala-17-bertsopaperak-eskuan

www.albe.eus
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun