Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018

BBTren kanporaketa saioak!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE 2018ko ira. 27a, 10:33

Urriaren 6an hasiko dira Gernika-Lumon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa saioak. 5 kanporaketa egingo dira eta 30 bertsolarik hartuko dute parte fase honetan, udaberriko fasetik sailkatutako 29 bertsolariek eta 2014an finalista izandako Oihana Bartrak. ALBEtik 8 bertsolari ibiliko dira kanporaketetan eta gai jartzaile, epaile eta talde antolatzailean ere bertso eskolako hainbat kide arituko dira. Eskerrik asko eta zorte on danori!

Info+: http://www.albe.eus/txapelketa-nagusia-2018/829-bbtren-kanporaketa-saioak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun