A30 greba feminista orokorra

Abianek bat egiten du Greba Feminista Orokorrarekin

Erabiltzailearen aurpegia Abian Kultur Elkartea 2023ko aza. 29a, 09:39

Azaroaren 30erako Mugimendu Feministak eta sindikatuen gehiengoak egindako greba deialdiarekin bat egin eta bere ekarpena egitea erabaki du Abian Kultur Elkarteak.

Zaintzarako eskubide kolektiboa aldarrikatzeko deialdia sostengatzeko bere alea jarri nahian, Bidebarriko lokala hasieratik jarri da Greba Komitearen beharren zerbitzura. Bertan, materiala antolatu eta propaganda biltegiratzeaz gain, grebaren prestaketarako bilkurak egin dira.

Zentzu berean, zaitza sistema publiko-komunitario baten aldeko borrokarekin bat eginik, azaroaren 30ean taberna itxiko du Abianek. Horrez gain, bere lokalean ohikoak diren egitarau kulturalak eta eragile sozialen bilkurek etena izango dute ostegun honetan. Kaleak hartu eta denon bizitzak erdigunean jarriko dituen eredu baten alde mobilizatzeko eguna izango da. Egun osoan zehar egindako deialdietan parte hartzera dei egiten dugu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun