Getxoko artista eta kultur sortzaileentzat deialdia

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Getxo 2020ko api. 30a, 09:46

Artista getxoztarra zara eta etxetik kultur proposamen bat garatzeko aukera duzu? Getxoko EH Bilduko kanaletatik online egitaraua antolatzeko asmoa dugu.

Kultura eta sormenagaz lotutako edozein proposamen izango da ongi etorria: ipuin kontalariak, bertso-saioak, formakuntzak, kontzertuak, bakarrizketak, antzezlanak, film laburrak, ikuskizunak, jolasak, dantza-saioak... eta zure sormenak ematen duena!

Proposamenak eta aurrekontuak getxo@ehbildu.eus helbidera bidali beharko dira.

Kulturak egiten gaitu herri!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun