Andra Mari ez ukitu!

Andra Mari ez ukitu!

Erabiltzailearen aurpegia GETXOKO EH BILDU

Ibarbengoako parkingaren kontrako horma sendoa eraikitzen ari da azken egunotan Tosu Betirakok aurrera eramandako dinamikari esker. Gero eta getxoztar gehiago daude/gaude parkingaren kontra arrazoi ugari direla eta; alde batetik, uste dugulako ez dituela atxitutako funtzioak beteko, Urdulizeko ospitalera begirako disuasio funtzioa alegia eta bestetik, bertako parkinga Andra Mariko balizko urbanizatze bati ateak ireki diezazkiolako.

2016-09-21 11:34

Langile eta emakumeon bozka: EH Bildu

Erabiltzailearen aurpegia GETXOKO EH BILDU

Langile eta emakumeon bozka: EH Bildu

Uxune Iriondo Langile Mugimenduko kidea eta aktibista feminista.
  Iritzia 2016-09-14 12:21

Gazte bozka: Zergatik EH Bildu?

Erabiltzailearen aurpegia GETXOKO EH BILDU

Gazte bozka: Zergatik EH Bildu?

Badatoz hauteskundeak eta jende askok argi izango duen bitartean, beste zenbaitek zalantzak izango dituzte bozka erabakitzeko unean. Baina zerk bultzatzen du gazte bat EhBildu bozkatzera? Asko seguruenik sentimenduen bidez mugituko dira, beste batzuk bozeramaileek unean une egiten dituzten adierazpenengatik, eta beste hainbat proiektu politikoan sinesten dutelako. Zer eskaini diezaioke EhBilduk Euskal Herriko gazte bati? Zergatik eman beharko genioke gure bozka? Euskal herritar moduan hainbat eta hainbat dira eduki ditzakegun arrazoiak, baina gazteok kolektibo moduan pairatzen dugun problematikari dagozkion gai zehatzak ere badaude.

Bortxaketa salaketa Getxon

Bortxaketa salaketa Getxon

Erabiltzailearen aurpegia GETXOKO EH BILDU

Atzo bertan bortxaketa baten berri izan genuen, herenegun gauean paelletan gertatutakoa. Nazkatuta gaude; horregatik gure sumindura, haserrea eta gaitzespen guztia erakusteko, egingo diren mobilizazio guztietan parte hartzeko deia egiten dugu.

Atzoko garaiak ordu batzuetan presente

Atzoko garaiak ordu batzuetan presente

Erabiltzailearen aurpegia GETXOKO EH BILDU

Herria izan dugu film eszenatoki azken egunotan, Ramiro Pinillaren "La Higuera" eleberrian oinarritutako filma egon dira grabatzen. Pinillaren liburua irakurri duen edozeinek ondotxo daki Gerra Zibilaren garaian kokatzen dela istorioa. Eta atzo, uztailak 18, Portu Zaharreko eta Txiki Otaegiko plazek garai horretara eraman gintuzten, Francok gidatutako altxamendu Nazionalaren 80. urtemuga bete zen egun berean, hain zuzen. Askoren harridurarako Espainiako banderek, gezi eta uztarriek plazak hartu zituzten.

Ongi etorri errefuxiatuak!!

Ongi etorri errefuxiatuak!!

Erabiltzailearen aurpegia GETXOKO EH BILDU Datorren ostegunean, apirilaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan, Erromoko Santa Eugenia enparantzan aukera izango dugu errefuxiatuei gure elkartasuna helarazteko. Milaka dira egunero-egunero Europako atea jotzen dutenak gerra eta miseriatik ihesi; mendebaldeko gobernuek sortzen lagundu duten gerra eta miseriatik ihes, hain zuzen. Ezin gara drama horren aurrean ezer egin gabe geratu. Elkarrekin lan egiteko unea da; tragedia hori gogor arbuiatzeko eta gure jendartean, gure herrian, agerian uzteko ordua da. Ostegunean, apirilaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan hitzordua daukagu Santa Eugenia enparantzan, errefuxiatuei gure elkartasuna adierazteko eta Europar Batasuneko 27 estatu buruek sinatutako hitzarmena salatzeko; hitzarmen horrek ahalbidetzen du-eta errefuxiatuak Turkiara erbesteratzea. Guztion erantzukizuna da egoera lazgarri eta ankerra gelditzea! Zure zain gaude! Refugees welcome!!

2016ko aurrekontuei dela eta

Erabiltzailearen aurpegia GETXOKO EH BILDU EH Bilduk udal-gobernuak aurkeztutako 2016ko aurrekontuen aurrean hartu dugun erabakiaren berri eman dugu gaur goizean udaletxean komunikabideen aurrean. EH Bilduk abstentzioarekin erantzungo die aurrekontuei uste dugulako lortutakoa gure herriarentzat garrantzitsua dela. Getxo 4 urte egon da aurrekonturik gabe eta, akordiorik lortu ezean egoera berdinean jarraituko luke, egungo errealitateari erantzuten ez dioten aurrekontuekin. Akordio honen bitartez, Getxok aurrekontuak izango ditu. Ez dira Getxoko EH Bilduren aurrekontuak baina getxoztarren egoera hobea izango da akordioan ezkerrerantz urratsak jasotzen direlako. EH Bilduk erantzukizunez jokatu du eta hauexek dira, besteak beste, lortu ditugun proposamenetako batzuk: -Gazteentzako emantzipatzeko 250.000 euroko diru partida izango da lau urteetan. -Etxebizitza hutsen errolda. -Alor guztietako diru-laguntzetan %10aren igoera, eta lau urteetan izandako %20aren murrizketa osoa berreskuratzea. -Portu Zaharreko igogailuaren proiektuaren gauzapena eta emakumeen txokoaren hobekuntza eta proiektua. -Andra Mariko Benta eraikinaren etorkizuna prozesu parte hartzailearen bidez erabakitzeko proiektua. – Emakumeen Etxea eraikitzeari begira prozesu parte hartzailea. Puntu honetara heltzea ez da erreza izan baina ilusio osoz egin dugu. Urtarrilean EH Bildun dauzkagun baliabide eta bitartekoekin Getxo mailan prozesu parte hartzailea egiten hasi ginen. Prozesu horretan zehar, auzoka herritarren beharrak eta nahiak (herri asanbladen bidez) jasotzeaz gain, ostalari zein merkatariengana ere jo genuen eta, bide batez, elkarte ugariren iritziak ere jaso ditugu. Ekarpen guzti hauek izan dira negoziazio mahaian jarri ditugunak. Azkenean herri asanblada bat burutu genuen eta parte hartzaileen ia %80ak abstentzioaren aldeko bozka eman zuen. Ezin ukatu hainbat eskari, proiektu, aldarrikapen bidean geratu zaizkigula eta mesfidantzak ere baditugula aurreko akordioen betekizun mailari so eginez. Baina, esan bezala, etengabeko prozesu parte hartzaileak eta aipatutako asanbladaren oniritziak eraman gaituzte urratsak ematera. Oposiziotik arduraz jokatu dugu, eta oposiziotik segituko dugu udalean zein kalean herri eredu desberdin baten alde lanean, horretan herri mugimenduak, herriko taldeak eta herritarrak bidelagun izango ditugu.
2016-03-30 11:29

Zorion mezu bat baino gehiago; urteurren bat baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia GETXOKO EH BILDU

Zorion mezu bat baino gehiago; urteurren bat baino gehiago

EH Bilduren izenean nahikoa litzateke Algorta-Getxoko Txorimalo Gaztetxeari zorionak opatzearekin. Nahikoa litzateke hamarkada batez herriari eskainitako hamaika aukera sozio-kultural goratzearekin, eta nahikoa ere litzateke gazteek gazteentzat eginiko proiektu osoaren beharra aldarrikatzearekin. Zaila zaio baina, idazten ari den honi horretara mugatzea, talde politiko baten zorion soiletara mugatzea alegia.
  Iritzia 2015-05-08 13:08

Hirigintza plangintza zehazteko ere herritarren parte-hartzea eta erabakia

Erabiltzailearen aurpegia GETXOKO EH BILDU

2012an Getxoko HAPO edo Hiri Antolamendurako Plangintza Orokorra berrikusteko prozesua hasi zenetik, herritarren parte hartzea ahalbidetu duen fase interesgarria bizi izan dugu azken 2 urteotan. Lehendabiziko aldia izan da herritarrek eta era askotako elkarteen ordezkariek gure udalerriak behar duen garapena eta garapen hori hirigintza plangintza batean nola zehaztu sakonki aztertu eta luze eztabaidatu dutela. Positiboki baloratu behar dugu parte hartzea sustatu izana eta elkarte zein norbanakoen erantzuna. Parte hartze kulturan pausu bat aurrera eman dugu.

2015-04-23 14:16

PARTE-HARTZE ORDENANTZARREN AURKEZPEN BIDEOA. Lau

Erabiltzailearen aurpegia GETXOKO EH BILDU

PARTE-HARTZE ORDENANTZARREN AURKEZPEN BIDEOA. Lau urteko legealdia amaitzear dago; orain inoiz baino argiago ikusten dugu herritarren parte-hartzea udal kudeaketan oinarrizkoa dela. 

  Iritzia 2015-03-16 11:55

Zarama greba ez da aitzakia

Erabiltzailearen aurpegia GETXOKO EH BILDU

GOBERNU TALDEAK ZABOR-BILKETAKO KONTRATU BERRIAREN HOBEKUNTZA GEHIENAK ORAINDIK EZ DITU MARTXAN JARRI Getxoko EH Bilduk Gobernu Taldearen esku hartzea exijitzen du enpresa eta langileen arteko gatazkari amaiera emateko lanpostu guztiak bermatuz

JARDUNALDIA: Getxo parte hartzaile baterantz

2015/03/03 19:00etan

Algortako kultur etxea (Villamonte) | Getxo

Martxoaren 3an “Getxo parte hartzaile baterantz” jardunaldia antolatu dugu Udala zabaltzeko dinamiken baitan. Mezu honen bidez, etortzera animatu nahi zaituztegu, zuok barik ez dagoelako parte hartzerik. Hizlari bikainak izango ditugu, Axier Jaka (Donostiako Udaleko parte hartze zinegotzia) eta Nicola Foroni (mundu osoan zehar hainbat partaidetza prozesuetan parte hartu duena), eta eurekin ere Getxon izandako esperientziak konpartituko ditugu. Beraz, Martxoaren 3an, -arratsaldeko 19:00etan- Villamonteko kultur etxera erdu eta parte hartu!!