Agur eta ohore, Jose Luis!

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Getxo 2020ko mai. 15a, 12:10

Jose Luis Franko zendu da gaur, borrokalari nekaezina. Euskal Herri libre eta ezkertiarra zuen amets, eta bere hazia erein zuen hamaika proiektu eta borroketan.

Eredugarria izan da bere kemen eta konpromisoa, beti ere jendarte justu eta askea eraikitzeko asmoz. Ohorea izan da zurekin borrokatzea, eta gogoan izango dugu beti zure hurbiltasuna, irria eta jakintza. Beti izango zaitugu gure artean!

Besarkada bat senide eta lagun guztientzat. Agur eta ohore, Jose Luis!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun