Getxoko jai herrikoiak aurrera!

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Getxo 2020ko mai. 20a, 14:40

Udalak gaur iragarri duenez, bertan behera geratuko dira aurtengo udako jaiak. Ez dira ospatuko, beraz, Zubileta, Santa Ana, Algorta, Romo, Portu Zaharreko jaiak, ezta Paellak ere.

Horregaz batera, Udalak jai batzordeei aurrekontuaren %85 kenduko diela adierazi du. Gainontzeko %15arekin, jai batzordeek bestelako ekimenak antolatzeko aukera izango dute: bideoak, materiala sortu, online programazioa...

EH Bildutik uste dugu jai batzordeei emango zaien dirulaguntza ez dela nahikoa. Jai batzordeek kultur jarduerak antolatu ahalko lituzkete, beste modu batera bada ere. Erakunde publikoak kultur jarduerak antolatzea aztertzen ari dira, distantziamendu sozialeko arauak errespetatuz. Zer dela eta jai batzordeek ez?

Ez dugu onartuko osasun-krisia baliatzea kulturgintzan murrizketak egiteko eta jai batzordeei aurrekontuak jaisteko. Jai herrikoiak aurrera!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun