Elkartasuna Unai Etxebarria futbol jokalariarekin

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Getxo 2020ko ira. 7a, 13:48

EH Bilduren proposamenez, Getxoko Udaleko bozeramaile batzordea batu da gaur, Unai Etxebarriari babesa adierazteko eta adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Adierazpen instituzionala EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek sinatu dute.

Getxoko Udalak adierazpen instituzionala sinatu du gaur Unai Etxebarria futbol jokalari algortarrari babesa eta elkartasuna adierazteko, EH Bilduren proposamenez. Adierazpena sinatu dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. PSEk eta PPk ez dute testua babestu.

Adierazpenak jasotzen duen bezala, “ezin uler daiteke profesional bat, kasu honetan kirolaria, kaleratua izatea bere adierazpen askatasunerako eskubidearen erabilera egiteagatik”. Udalak “eskubide urraketa larritzat” jotzen du kaleratzea, “bai eskubide zibilen planoan, bai lan eskubideen planoan”. Izan ere, Unai Etxebarria kaleratua izan da Granada futbol taldetik, “Altsasukoak aske!” leloa zuen kamiseta janzteagatik.

EH Bilduk positiboki baloratu du gaur Getxoko bozeramaile batzordean lortutako akordioa. Abuztuaren 30ean egindako kontzentrazioan Getxoko auzokideek ere euren babes eta elkartasuna adierazi zioten Algortako futbol jokalariari, “Gu ere bai” plataformak egindako deiari erantzunez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun