2017-02-22 15:33

Mas eta Ibarretxeren hitzaldia streaming bidez

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo
Agirre Lehendakaria Center eta Gure Esku Dagok “Erabakitzeko eskubidea. Kataluniako prozesua” konferentzia antolatu dugu elkarlanean. Gaur, arratsaldeko 19:00etan izango da, Donostiako Kursaal Jauregian.

Aurreikuspen guztiak gaindituta, Artur Mas Generalitateko presidente ohiaren eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiaren konferentziak herritarren artean sortutako jakin-mina kontuan hartuz eta bi aste baino gutxiagoan izen-emateek Kursaaleko auditorioa bete ondoren —1.800 laguneko edukiera du—, hitzaldia zuzenean emango da streaming bidez Gure Esku Dagoren webgunean (http://www.gureeskudago.eus/)

Erabakitzeko eskubidearen inguruan arituko dira bi gonbidatuak eta Kataluniako prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu.

 

Streaming-a jarraitzeko:

Jatorrizko bertsioa: https://youtu.be/1PmxWvOA8AM
Euskarazko bertsioa: https://youtu.be/g93y77n1QSY

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa