Politika 2017-03-26 20:32

Errugbilariak Gure Esku Dagoren alde

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Getxo eta Hernaniren artean jokatutako errugbi partidan, bi taldeetako jokalariak ahots bakarrean elkartu dira erabakitzeko eskubidearen alde. Ekimenak, Getxoko jokalarien aldetik sortu eta Hernaniarrek gogo onez jaso dutena, balio sinboliko handia du, kontuan hartzen bada Hernani izan zela joan den martxoaren 19an, Euskal Herriaren estatus politikoa erabakitzeko herri kontsultetako bat egin zuten herrietako bat.

Gaur, Hernaniko jokalari batek lekukoa helarazi dio getxoztar bati postontzi bat emanez, eta partidaren amaieran, bi taldeetako jokalariak batera agertu dira "Getxon ados" lelopeko argazkian. Hiritar ekimen baten adierazgarri on bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa