Politika 2017-03-28 11:00

Gazteekin bilera

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Datorren martxoaren 30ean (osteguna), Getxoko GED-k gazteei deialdia luzatzen die.

Dagoeneko jakingo duzuenez, urte honetarako Getxoko GED herri mailako galdeketa antolatzen hasi da. Antolaketan auzo guztietako eta adin desberdineko auzokideak laguntzen hasi dira.

Horrexegatik, datorren martxoaren 30ean (osteguna), Getxoko GED-k gazteei deialdia luzatzen die Algortako Azebarri elkartean elkartzera. Bilera, arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta bertan gazteen artean galdeketa sozializatzeko ideiak aztertuko ditugu.

Azebarri elkartea, Euskal Herria kaleko 14. zenbakian dago, hona hemen Google Maps-en lotura: https://goo.gl/maps/g92ZN9Skezu

Zuen inguruan interesa eduki lezaken gazterik balego, gonbidatu ezazue bilerara. Ostegunera arte!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa