Herri-kontsultak Uribe Kostan

Galdeketa egiteko prozesua martxan

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo 2017ko api. 1a, 21:01

Hainbat hilabete pasa dira galdeketa egiteko asmoa aurkeztu genuenetik Orain bigarren faseari ekiteko unea heldu da. Aurkezpena: apirilaren 6an, Areetako Andres Isasi musika eskolan

Getxon Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko galdeketa egiteko asmoa aurkeztu genuenetik hainbat hilabete pasatu dira. Denbora honetan zuetako asko izan zaituztegu lan eta asmo ezberdinetan. Denon artean, gizarte sare handia osatu dugu gure herrian, ideia zabaltzen ari den boluntario sare garrantzitsu bat.


Orain bigarren faseari ekiteko unea heldu da: galdeketa babestuko luketen sinadurak biltzeari helduko diogu. Fase hori aurkezteko ekitaldi bat antolatu dugu datorren ostegunean, apirilak 6, Areetako Andres Isasi musika eskolan (19:00).



Ekitaldi horretan, kanpaina aurkezteaz gainera, Liz Castro Kataluniako Asanblea Nazionaleko kidearen hitzaldia izango dugu eta galdeketa sustatzeko osatu dugun Batzorde Sustatzailea aurkeztuko dugu, baita kanpainaren spota izango den bideoa ere.
Funtsezkoa iruditzen zaigu une honetan indarrez abiatzea sinaduren bila. Horregatik, eskatu nahi dizugu ekitaldian parte hartzea eta zure inguruan ere gonbitea zabaltzea.


Ostegunera arte.


Gure Esku Dago

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun