Herri-kontsultak Uribe Kostan

Sinadura bilketa martxan

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo 2017ko api. 16a, 12:09

Aurreko hilabeteetan egindako lanari esker, adostasun zabala lortu dugu Getxon galdeketaren inguruan. Hori horrela, sinaduren faseari ekiteko unea heldu da.

Sinaduren fasea galdeketa antolatzeko ezinbesteko baldintza da, eta bi helburu ditu. Ahalik eta babes sozialik handiena lortzea hautetsontzien ariketa demokratikorako, eta zabaltzea kuantitatiboki eta kualitatiboki Getxon erabakitzeko eskubidearen alde egiten duen oinarri soziala.

Sinadurekin galdeketaranzko abiapuntua erabat aldatzen dugu: Gure Esku Dago-k antolatutako ekimen bat izatetik Getxoko milaka herritarrek babesturiko ekimena izatera pasatzen da: zenbat eta sinadura gehiago gaur, orduan eta botu gehiago bihar.

Horregatik, gonbidatzen zaitugu sinatzera. Apiril eta ekaina bitartean, sinadurak bilduko ditugu eskuz esku boluntario sare handi baten bidez. Gainera, leku eta ordu hauetan ere izango gara sinadurak biltzeko prest:

  • Algortako Telletxeko galerietan, Barrukoa tabernaren ondoan, dugun lokalean, astelehenetik ostiralera, 13:00-14:00 eta 19:00-20:00, eta larunbatetan, 12:00-14:00.
  • Itzubaltzetako kultur etxea: astelehenetik ostiralera, 12:00-13:00 eta 19:00-20:00.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun