Azaroak 5: Boto aurreratua

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo 2017ko urr. 10a, 15:50

Azaroaren 5rako Gure Esku Dago-k antolatu duen herritarren kontsultarako boto aurreratuaren bidez ere parte hartzea aukera egongo da urriaren 16tik aurrera. Horretarako, Algortan, Itzulbatzetan, Areetan eta udalerriko institutuetan leku, egun eta orduak zehaztu dira.

Azaroaren 5ean, Getxon, 16 urtetik gorako herritarrok deituta gaude Gure Esku Dago ekimenak antolatu duen herritarren kontsultan parte hartzera. Hau da kontsultako galdera: «Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa gure kabuz eta aske erabakitzea?»

Egun horretan ezin baduzu botoa eman, aukera duzu zure iritzia boto aurreratuaren bidez emateko (boto paperak eta kartazalak aurkituko dituzu bozkatzeko prestatu ditugun mahaietan).

Agiri hauetako bat aurkeztu behar duzu. NAN, EHNA, pasaportea edo gidabaimena (azken hiru hauen kasuan errolda ziurtagiria aurkeztu beharko da beti); atzerritarren kasuan atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).

ADI! NAN edo AIZn agertzen den bizilekua Getxo ez bada edo agiria iraungita badago, errolda ziurtagiria ekarri beharko duzu. Errolda ziurtagiria udaletxean lor dezakezu. Eska ezazu botoa ematera joan baino lehen, ez utzi azken unerako.

Leku, egun eta orduak:

 

ALGORTA
Gure Esku Dago-ren lokala /  (Telletxe 5, galeria)
Urriaren 16tik azaroaren 4ra (biak barne)
Astelehen-ostiralak: 12:00-14:00 eta 18:30-20:30
Larunbata: 12:00-14:00

ITZUBALTZETA-AREETA
Itzubaltzetako elizaren arkupeetan
Urriaren 30etik azaroaren 4ra arte (biak barne)
Astelehen-ostiralak: 11:00-13:00 eta 18:30-20:00
Larunbatak: 11:00-13:00

INSTITUTUAK
IES AIXERROTA BHI
Urriak 23-24
11:00-11:30 eta irteera orduan

IES ARTAZA-ROMO BHI
Urriak 26-27
11:00-11:30 eta irteera orduan

IES CARO BAROJA BHI / IEFPSE FADURA GLHBI
Urriak 30-31
11:00-11:30 eta irteera orduan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun