Ekainaren 10eko giza-katerako izena eman!

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo 2018ko api. 12a, 11:21

Getxoko puntu ezberdinetan aukera egongo da ekainaren 10eko giza katean izena emateko.

Bi hilabete geratzen dira Gure Esku Dagok Erabakitzeko eskubidearen aldarria mundu osora zabaltzeko antolatu duen giza katerako. Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditugu eskuz esku 100.000 baino euskal herritar gehiagok. Aurreko giza katean bezala, herri bakoitzari km batzuk dagozkio.

Getxori Altuben dagozkio 3km-ak. Horretarako,ezinbestekoa da getxoztar bakoitzak bere konpromiso txartela erostea 5€-ren truke (mobilizazioaren gastuak bermatzeko). Gainera, Altubera joateko antolatzaileek esan dute autobusez joatea komeni dela bertan kotxeentzako lekurik ez dagoelako. Horretarako, bidai txartelak era lortzeko aukera egongo da 7€-ren truke.

ALGORTA
TELLETXEN
ostiraletan 18:00  - 21:00
larunbatetan 12:00 - 15:00.

ITZUBALTZETA
XAKE PLAZAN eta LA MONA ONDOAN
ostiraletan 20:00 - 22:00
larunbatetan 12:00- 14:00
ELIZA AURREKO LOKALEAN.
Astelehenetik ostegunera 12:00-14:00
Astelehenetik Ostiralera 18:00-20:00

GAZTEAK
SAN NIKOLASEN (Algorta)
Ostiraletan  19:00 - 21:00
Larunbatetan 12:30/14:00
XAKE PLAZAN/LA MONA alboan
Ostiraletan 20:00-22:00
ARTAZA-ROMO institutu ondoan
Ostiraletan 11:15-11:45

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun