Kataluniarekin elkartasunez, ekitaldia Gernikan

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo 2018ko ira. 20a, 17:03
Gernikako ekitaldiaren aurkezpena. © GURE ESKU DAGO

Kataluniako erreferendumaren lehen urtemugaren harira, irailaren 29an Gure Esku Dagok ekitaldia egingo du Gernikan, demokrazia defendatu eta Kataluniari, preso politikoei, erbesteratuei eta errepresaliatuei elkartasuna adierazteko. Getxotik autobusak antolatuko dira.

Gure Esku Dagok urriaren 1eko erreferendumaren garrantzia azpimarratu nahi du, eta demokrazia, bakea eta askatasunaren alde lan egin zuten eta lanean jarraitzen duten herritarren duintasuna txalotu.

Hartarako, irailaren 29an ekitaldi bat antolatuko dugu Gernikan, hango Udalarekin eta eragile sozialekin elkarlanean, demokraziaren defentsan.

Obra kolektibo bat sortuko dugu, kutsu artistiko eta politiko handiko ekitaldi berezi batekin, edozein herrik bere etorkizunaz erabakitzeko duen askatasunaren aldeko mezua zabalduko dugu Gernikatik, Euskal Herriaren askatasunaren ikur den leku sinbolikoa horretatik (17:30ean, Astra kanpoan).

Ekitaldira joateko autobusak antolatuko dira Getxon (irteteko ordua eta apuntatzeko lekuak, ondorengo irudian).

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun