2016-06-05 16:44

Getxoko Erabakiaren Adierazpena

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Getxoko Erabakiaren Adierazpena

Jatorri ezberdinetako 12 emakume eta gizonek adosturiko adierazpena irakurri dute gaur Getxon
2016-06-05 16:37

Milatik gora lagunek aulkia hartu eta erabakitzeko eskubide aldarrikatu dute Getxon

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Milatik gora lagunek aulkia hartu eta erabakitzeko eskubide aldarrikatu dute Getxon

Erabakiaren adierazpena aurkezteko ekitaldian galdeketa posible egiteko hausnarketa eta lana agindu du Getxoko Gure Esku Dagok
2016-05-26 16:24

Orain zure txanda da

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Zure txanda da. Argi eta garbi esanda. Getxoko Gure Esku Dago buru-belarri ibili da Erabakiaren adierazpena indartsu bat lortzeko eta hura aurkezteko programa interesgarri bat antolatu du:

 

  Iritzia 2016-05-23 17:58

Getxok erabakitzea erabaki

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Getxoko Adostasunaren Plazako kideak: José Allende, Josu Amezaga, Paula Amieva, Luciana Davies, Arantxaxu Garmendia, Begoña Garteizaurrekoa, Paul Laka, Maitane Nerekan, Nora Otxoa, Ina Robles, Hugo Salinas eta Ibon Urgoiti

2016-05-16 09:32

Arrakasta handia izaten ari da ekainaren 5eko ekitaldirako bideoa

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Arrakasta handia izaten ari da ekainaren 5eko ekitaldia dela eta Algortan grabatu dugun bideoa. Facebook eta Twitterren, berbarako, egundoko jarraipena izaten ari da. Espero dezagun arrakasta horren ondorioz, Biotz Alai plaza lepo egitea Erabakiaren Adierazpena aurkezteko ekitaldian. Gure Esku Dago, zalantzarik gabe

Ekainaren 5eko egitaraua

Ekainaren 5eko egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Getxoko Gure Esku Dagok osatu du ekainaren 5eko ekitaldiko egitaraua. Ikus daitekeenez, ahalegin handia egin da programa erakargarria lortzeko. Ez ahaztu, hala ere, helburua Erabakiaren adierazpena aurkeztea dela, eta ekitaldi horretan herritarrok garela benetako protagonistak. Lortu zuen sarrerak, ez utzi azken egunerako.

2016-05-10 13:18

Adostasunaren plaza gogor ari da lantzen erabakiaren aldeko Getxoko Adierazpena

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Kaixo! Adostasunaren plaza gogor ari da lantzen erabakiaren aldeko Getxoko adierazpena. Eta apurka-apurka ari gara aulkia hartzen, ekainaren 5ean, Biotz Alai plazan, adierazpen hori babesteko. Aurrera goaz. Hilabete erdia falta da eta gero eta ilusio handiagoz ikusten dugu egindako lana fruitua ematen ari dela, baina herritarrok dugu azken hitza, guri geuri dagokigu hitz hori hartzea eta ekainaren 5eko ekitaldian indarrez agertzea.

Hartu aulkia, hartu hitza!

Hartu aulkia, hartu hitza!

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Ekainaren 5ean, Algortako Biotz Alai plazan, Erabakairen adierazpena aurkeztuko du Getxoko Gure Esku Dagok. Ekitaldian, musika, testu eta dantzaz lagunduta, jatorri ideologiko eta kultural askotariko hainbat pertsonek adostu duten testua aurkeztuko da 12:00etan. Dagoeneko martxan jarri da egun horretarako kanpaina eta sarrerak eros daitezke Telletxeko lokalean (barikuetan, 18:00-20:00, eta zapatuetan 12:00-14:00) eta Erromoko La Mona tabernan (barikuetan, 19:00-21:00). Erabakitzeko eskubidearen alde gauden guztion babesa behar da: Hartu aulkia! Hartu hitza.

  Iritzia 2016-04-12 14:19

Gaur, atzo bezala, erabakitzea helburu

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Bizkaiko udal batzarra biltzekoa zen 1931ko apirilaren 16an, Gernikan. Batzar nagusi historikoak, aurreko mendean Espainiako monarkia konstituzionalak zapalduak, berrezartzea zen helburua, eta egun haietan herririk herri zabaltzen ari zen herri borondate politiko berria adieraztea. Antolatzaileetako batek, Getxoko alkate eta lehendakari Jose Antonio Agirrek –Mundaka, Bermeo eta Elorrioko alkateekin batera– honela kontatzen du «Entre la libertad y la revolución. 1930-1935» liburuan.

"Kultura eta Berrikuntza. Erabakitzeko Eskubidea"

2016/01/19 19:30

Andres Isasi musika eskola | Getxo |Berbaldiak eta mahainguruak

Hitzaldiaren izenburua: "Kultura eta Berrikuntza. Erabakitzeko Eskubidea". Laburpena: Hizlariek Erabakitzeko Eskubidea, Kultura eta Berrikuntzarekin erlazionatuko dute. Hizlariak: Juan Jose Ibarretxe, Angel Oiarbide, Pako Letamendia eta Rozio Luces. Antolatzaileak: Lehendakari Agirre Center eta Gure Esku Dago.

Aurkezpena Andra Marin, Gure Esku Dago

2015/05/06 19:30

Andra Mari Kiroldegian Getxo

Gure Esku Dago-k, ekainaren 21an antolatzera doan ekimen erraldoia aurkeztuko du. Aurkezpenean auzokide ezagunek parte hartuko dute.

3 emakume, 3 modu Erabakitzeko Eskubidea Ulertzeko

2015/05/07 20:00

Fadura kiroldegia | Getxo

Erabakitzeko Eskubidearen mahai-ingurua hiru emakume ezagunekin; Garbiñe Biurrun, Laura Mintegi eta Gemma Zabaleta.

Ehuntze Eguna, Gure Esku Dago

2015/04/26 12:00-14:30

San Nikolas plaza | Getxo

Joste-eguna Algortako San Nikolas plazan: orain arte bete ditugun oihalak aurkeztu eta josiko ditugu tutoreen eskutik. Taloa, sagardoa, musika eta dantza ere izango ditugu goizeko 12:00etatik 14:30etara.

Apirilaren 15a, 20:00etan, Faduran, hitzaldia: Zer diote gazteek?

Apirilaren 15a, 20:00etan, Faduran, hitzaldia: Zer diote gazteek?

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo

Apirilaren 15a, 20:00etan, Faduran Zer diote gazteek erabakitzeko eskubideaz? Mahai-inguru bat antolatu dugu Faduran, arratsaldeko 8etan, Getxoko gazte-erakunde politikoekin: EGI, Ernai, JSE-EGAZ, Gazte Abertzaleak eta Ahal Dugu-Podemoseko gazteak. Fadurako aretoa bete nahi dugu gazteen iritzia entzuteko eta haien ekarpenetatik ikasteko.

Zer diote gazteek erabakitzeko eskubideaz?

2015/04/15 20:00

Fadura kiroldegia | Getxo

Mahai-inguru bat antolatu dugu Faduran, arratsaldeko 8etan, Getxoko gazte-erakunde politikoekin: EGI, Ernai, JSE-EGAZ, Gazte Abertzaleak eta Ahal Dugu-Podemoseko gazteak. Fadurako aretoa bete nahi dugu gazteen iritzia entzuteko eta haien ekarpenetatik ikasteko

Joste Eguna, Gure Esku Dago

2015/04/26 12:00etatik 14:30etara

San Nikolas plaza | Getxo |Bestelakoak

Apirilaren 26an, Joste-eguna antolatzen ari gara Algortako San Nikolas plazan: orain arte bete ditugun oihalak aurkeztu eta josiko ditugu tutoreen eskutik. Taloa, sagardoa, musika eta dantza ere izango ditugu goizeko 12:00etatik 14:30era.