Erabakia ehuntzen, azken txanpan

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago Lemoiz 2015ko mai. 31a, 19:38

'Erabakia ehuntzen' kanpainaren bukaera gero eta gertuago dago. Ekainaren 21ean Bilbora joango gara eguerdian oihal katea egitera eta arratsaldean San Mames betetzera. Azken txanpan sartu gara, beraz. Hori dela eta, Ekainaren 6ko iluntzean Armintzako portuan elkartuko gara gure Joste eguneko irudiekin egindako bideoa eta jositako oihala ikusteko. Gainera, kamisetak eta San Mameserako sarrerak erosteko aukera izango dugu.
Herriko oihala dotore gelditzen ari da. Lan honetan parte hartzeko asteazken arratsaldeetan Kultur Etxetik pasatu besterik ez duzu egin behar.
Dagoeneko 160 pertsonek eman diogu atxikimendua kanpainari oihal zatitxoa erosiz, 40 besterik ez dira falta helburua betetzeko. Beraz, zuen inguruan, lagun eta familien artean, kanpainaren berri eman ezazue eta jendea parte hartzera animatu.
Ekainaren 21ean denok Bilbora.
Animo, zoragarria izango da eta!!!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun